Siri, iPhone 4Sren ahots-teknologiako osagaia


Aurkeztu berria den Appleren iPhone 4S telefono berriak badu aipatzea merezi duen osagai bat, Siri izenekoa. Siri, sinpleki esateko, ahotsaren bidez aginduak emateko sistema bat da, baina benetan aurreratua.


Siri abiarazteko, Home botoia sakatu behar da pare bat segundotan. Horren ondoren, erabiltzailea has daiteke Siriri galderak egiten edo aginduak ematen. Esate baterako, galde diezaioke datorren asteburuan halako hiritan hotza egingo duen. Sirik hizkuntza naturalean  tenperatura behereena zein izango den erantzungo dio.
Agindu bat izan daiteke hitzordu baten datuak ematea hitz eginez: halako lekutan, halako ordutan , halako bilkura, adibidez. Lehendik programaturik baldin zuen ordu berean beste jarduera bat, Sirik hizketan bateraezintasunaren berri emango du. Esan dakioke Siriri zerbait gogorarazteko ere.


Erabiltzaileak pertsona- edo leku-izenen datuak --helbidea, telefonoa, etab. ikasaraz diezaizkioke Siriri, erabiltzailearekin duen solasaldi batean hark horietakoren bat aipatzen duenean erabil dezan.
email bat iristen denean esan dezake nork bidalia den, ozenki irakur dezake eta ahotsez ematen zaion erantzuna idatziz bidal dezake. Hori guztia ahotsezko aginduak betez. 
Ondoko bideoak horrelako adibideak erakusten ditu:





Ikus, halere, bukaerako ohartarazpena: "Some features may not be available in all languages or in all areas ..."


Gure "language"an eta gure "area"n noizko?

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?