Frantziako Biblioteka Nazionalak hitzarmen bat sinatu du Espresso Book Machineren fabrikatzailearekin

Frantziako Biblioteka Nazionalak hitzarmen bat sinatu du Espresso Book Machineren (EBM) fabrikatzailearekin, frantsesezko milaka titulu eskatu ahalako inprimaketaz eskaintzeko. Tituluak Gallica biblioteka digitalean eskuragarri daudenak berberak izango dira. Titulu horiek guztiak EBMk mundu osoan zehar hedatua duen sarearen eta On Demand Books zerbitzuaren  bitartez eskuratu ahal izango dira. 


EBM lanean ari da joan zen martxoaz geroztik Hachette taldearekin, era horretako zerbitzuak eskainiz, Maurepas-en ireki duen zentroaren bitartez, Lightning Sourcerekin lankidetzan.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?