Posts

Showing posts from August, 2011

Red Bull-en bideo bat marka-edukiaren adibide egokia

Image
Duela gutxi blog honetan artikulu txiki bat argaitaratu nuen marka-edukiaz. Oraingo honetan han esandakoak ondo baino hobeto islatzen dituen adibide bat dakart. Red Bullek aurkeztu duen honako bideo hau:




Red Bull edaria jarduera dinamiko eta abenturazko bati lotzen dio, bizitzeko estilo bati, leku exotiko bati. Marka bera ia ez da ikusten: edariaren potoa ikusten den planoak oso gutxi irauten du eta esatariaren biseran logoa ikusten da; besterik ez.
Protagonista Ryan Doyle free-running-eko munduko txapelduna eta bere itzulipurdiak dira. Agertokia, berriz, Turkiako Mardin hiriko arkitektura zoragarria.

Kindle Print Replica: Amazonen formatu berria

Amazonek ebook formatu berri bat atera du, Kindle Print Replica izena duena, liburu inprimatuaren itxura bere hartan mantentzen duena. Liburu horiek irakurtzeko, PCetarako edo Mac-etarako Kindle aplikazioa behar da.

Print Replica liburuek orrialde kopuru finkoa dute eta irudiak paperezko edizioan agertzen diren leku berean agertzen dira. Bestalde Kindlerako ebook-en gainerako ezaugarriak badituzte: oharrak idazteko, pasarteak nabarmentzeko, azkena irakurritako orrialdera zuzenean itzultzeko aukerak. PDF formatuko liburuen tankera dute funtsean.

Oraingoz, Kindle Print Replica liburuak AEBn eros daitezke edota alokatu, Kindlerako gainerako liburuak bezala.

Calvin Klein lurrinen publizitate-kanpaina digitala

Image
Calvin Klein-en Fragrances sailak 2011ko udazkenean zehar publizitate-kanpaina digital bat egingo du ck one shock lurrinen inguruan.



Kanpaina horren barruan sartzen da ckone.com webgunea, non konbinatzen baitira erabiltzaileek sor ditzaketen edukiak, The ckone virtual box atalean, IPhone, Android eta Nokia tresna mugikorretarako aplikazioak, The ckone app atalean, errealitate areagotuko programak barne, denda birtuala, bideoak eta sare sozialetan jarraitzeko aukera. Hori guztia 11 hizkuntzatan.

Mercedes-Benz-ek antolatu duen QR bidezko altxorraren bilaketa

Image
Mercedes-Benz-ek, bere sorreraren 125. urteurrenaren karietara, Singapur-eko kaleetan lehiaketa bat antolatu du,  « The Reality Competition of The Year – Mercedes-Benz 125! RACE » deitu diona. Lehiaketak geolokalizazioa eta QR kodeak konbinatzen ditu. Parte-hartzaileek QR kodea daraman irudi bana duten 5 Mercedes auto aurkitu behar dituzte. Lehiaketa abuztuaren 26tik irailaren 18a bitarteko lau asteburutan jokatuko da eta sari erakargarriak irabazteko aukera emango du, besteak beste Alemaniara Mercedes fabrikak bisitatzera joan-etorriko bidaia bat. Eskaneatzen den QR kode bakoitzak hurrengo autoa zer zonatan dagoen adierazten du. Beraz, altxorraren bilaketa moduko joko bat da.

Polltogo: inkestak denbora errealean

Polltogo webgunearen bitartez inkestak egin daitezke denbora errealean. Demagun hitzaldi bat edo eskola bat ematen ari zarela eta entzuleen iritziak ezagutu nahi dituzula. Aldez aurretik web bidez prestatua duzun edo orduantxe sakelako telefonoaren bidez presta dezakezun inkesta bati erantzuteko proposa diezaiekezu entzuleoi eta berehala erantzunak jaso.


Polltogon dohainik erregistra zaitezke eta berehala erabiltzen hasi. Nik neuk oraintxe bertan inkesta bat prestatu dut, artikulu honek sortu duen interesa ezagutzeko. Aukera anitzeko testetan erabiltzen den modukoa da. Zortzi orduko tartea zehaztu dut erantzunak jasotzeko. Orduan sistemak bi URL labur sortu dizkit, bata hauxe:



http://p2.gg/82
erantzunak eman nahi dituzuenontzat, eta beste bat nik erantzunen emaitzak gazta-diagrama batean ikusteko. Saretik kanpo dauden erantzuleei, sakelako telefono aurreratu bat baldin badute, erantzuteko aukera emateko QRkodea ere sortzen du webguneak eta sare sozialen bidez ere pasatu daiteke inkesta. …

Marka-edukia (Brand-Content)

Image
Gaur egun marka komertzialek, publizitate-mezuez aparte, aldizkariak, bideojokoak, film laburrak edo bideoak kaleratzen dituzte eta ez beti saltzen dituzten produktu edo zerbitzuekin zerikusi zuzena duten gaiez. 


Hori berez ez da gauza berri-berria ere. Aspaldi hasi ziren Black & Decker bat edo Reebok bat horrelako gauzak egiten, baina orain joera horrek sekulako garapena du, zenbait faktorek eraginda, bereziki digitalizazioak. Fenomeno horri hainbat izen eman dizkiote, baina guk marka-edukia deituko diogu.


Markaren komunikazioaren xedeak aberatsago bihurtzen joan dira denborarekin: hasieran identifikazio hutsa zuen helburu, gero estimazioa bilatzen zuen eta orain kontsumitzailearen atxikimendua du jomuga.


Azken xede hori bilatzeak gaur egungo marka-edukiek ezaugarri berezi batzuk izatea ekarri du:
Edukiak berez du interesa; ez da publizitatea bideratzeko soilikProduktua edo zerbitzua ez da edukiaren muina, ostera, edukiak hura kultur testuinguru zabalagoan kokatzen duKomunikazioaren …

Jared Diamond gizarteek zergatik egiten duten gainbehera aztertzen

Ondoko bideoak Jared Diamond-en hitzaldi bat jasotzen du. Nire ustez aztergaiak interes berezia du bizi ditugun egunetan. Krisialdiak badu zerikusirik mendebaldeko zibilizazioan eliteek duten jokabide harrapatzailearekin. Epe laburrean aberastegatik eta boterea lortzeagatik edozer egingo lukete: natura suntsitu, garatze bidean dauden gizarteen ondasunak lapurtu, espekulaziorik basatienaz egoera ekonomikoa kinka larrian jarri, etab.


Hori da hain zuzen, Jared Diamond-ek dioenez, gizarteek gainbehera egiteko izaten dituzten faktoreen artean garrantzitsuenetako bat. Hitzaldia euskarazko azpitituluekin ikusteko, aukeratu Basque hizkuntzen menuan.





Jared Diamond-en liburu interesgarri bat: 

Su-armak, germenak eta altzairua
ISBN: 978-84-96455-43-6

Euskal Herria eta euskaldunak Chronicling America-n

Espresso Book Machineren ongaitzak eskarmentua dutenek diotenaren arabera

Rick Anderson liburuzaina, bi urtean Espresso Book Machine (EBM) bat erabili ostean, eskatu ahalako inprimaketako makina horren abantailez eta desabantailez mintzo zaigu The Scolarly Kitchen blogean. Han azaltzen duena laburbildurik ekarri dut hona. Hara zer dioen: Ez dago ezer beti dirudien bezain ona denik. EBMkbost minutu inguru behar ditu 300 orrialdeko liburu bat inprimatzeko, makina beroturik baldin badago, baina, hala ez badago, 45 minutu edo ordubete behar du kola urtzeko. Bestalde, 3.000.000 titulu daudela berehala inprimatzeko prest diotenean, ez dute esaten horietako asko jabari publikoko oso titulu zaharrak direla, oso jende gutxiri interesatzen zaizkionak, eta, aldiz, titulu berri interesgarri asko ez daudela eskura.
Makina berria zenez,  izan ditu funtzionamendu-akatsak. Klima idorreko leku batzuetan, elektrizitate estatikoaren erruz, orriak ez ziren txukun pilatzen. Izan ditu,  beste arazo batzuk ere: batzuetan tinta-txorrotada ez zela irteten edo tinta-jarioak gertatzen …