Frantzian ez da gutxiengorik, frantsesak bakarrik


 Slomedia.it webgunean eslovenieraz argitaratua eta, Google Translateren laguntzaz ingelesera itzuli ostean, euskaratua.
Lelo horren pean aurkezten ditu Frantziak, Iraultzaz geroztik, legalki, kulturalki eta linguistikoki bere hiritarrak. Frantziak ez du aintzakotzat hartzen lurraldean historikoki presente dituen herri eta hizkuntzen aniztasuna. Probintzietako gutxiengoei, kopuruz garrantzitsuak izan arren, ez zaizkie Frantzian aitortzen oinarrizko eskubideak ere - errepideetako seinale elebidunak jartzea legearen kontrakoa da leku askotan. [...]  Eremu urriko hizkuntzetako ikastetxeak baldin badaude, da,  gurasoen ahaleginei esker, haiek beren kabuz jarri eta oraindik ere diruz mantentzen baitituzte. Frantziako gobernuak jarritako arauek are gehiago murriztu dituzte eremu urriko hizkuntzetan ematen diren eskolak.

Nola liteke horrelako herrialde bat Europar Batasunean izatea? Non dago Europar Batasuneko legeekiko adostasuna? Haiek esplizituki babesten baitute gutxiengoek izateko eta garatzeko duten eskubidea. Frantzian ez al dute eraginik?
Europako Legebiltzarreko gutxiengoen aldeko Intergroupean aste honetan Frantziako bi eskualdetako gutxiengoez hitz egin dute: okzitaniarrez eta bretoiez. Eremu Urriko Hizkuntzetarako Europar Bulegoaren presidente den Louarn Tang-ek hauxe esan zuen: "Frantziako gutxiengoen egoera hain larria eta iraunkorra baita, Europar Batasunak eskuhartzea behar dugu, berdintasuna izateko dugun eskubideagatik. [Frantses nortasuna soilik onartua izateak] suntsitu egiten ditu beste gutxiengo guztiak."

Louarn Tang-ek esan zuen, orain arte hartu izan diren neurri guztiak [kaltegarriak izan direla] lekuan lekuko biztanleentzat. Eskabide guztiak ondoriorik gabeak izan direla. Oraingo egoeran, gutxiengoen hizkuntza-eskubideak batez ere lekuan lekuko administrazioen pentzudan daude. Eskolei dagokienez, gurasoek sor ditzakete beren hizkuntza propiokoak, baldin eta beren poltsikotik ordaintzen badituzte. Estatuak gaur egun oso laguntza txikiak ematen dizkie eskola horiei.
Intergrouparen kideak bilkuran
Europako Legebiltzarreko gutxiengoen aldeko Intergrouparen bilkura Austriako Legebiltzarrak Karintia eta Estiriako esloveniar gutxiengoarentzat lege gogor bat atera zuenean izan zen. Lojze Peterl esloveniar europarlamentario bakarrak aukera izan zuen taldekideei ohartarazteko Austriako esloveniar gutxiengoentzat zer kolpe latza den hori. Hauxe esan zuen: "Austriako Legebiltzarrak onarturiko Konstituzio-legeak gutxiengoen asimilazioa onartzea dakar. Erabaki hori ez da hartu europar espirituz. Oraindik horma sentitzen dut Karintian. "Babesik eskasena eskaintzen duen horrelako lege bat onartu denez, badago zertan hobetu, guztiz murrizten ari den gutxiengoaren egoera. Intergrouparen presidente  Kinga Gal hungariarra eta han bilduta zeuden beste legebiltzarkide europar batzuk kezkaturik azaldu ziren eta Austriako esloveniarrekiko elkartasuna adierazi zuten.
Brusselako berriemailea: Vida Forčič

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?