Posts

Showing posts from June, 2011

Amaraunaren bilakaera irakaskuntzan

Image
Dagoeneko hamarkada bat  pasatxo igaro da Internet irakaskuntzan erabiltzen hasi zenetik. Denbora horretan gauza asko aldatu dira eta oraintxe bertan ere ari dira aldatzen:
Interneterako konexioa orokortu egin da ikastetxeetan eta familietan

Konexio motak hezkuntza arloan EAEn (%tan) ModemaRDSIADSL5,3 8,6 81,7 Iturria: Eustat
Ia gazte guztiak Interneten erabiltzaileak dira

EAEn 15 eta 24 urte bitarteko gazteen % 96,3k erabiltzen du Internet (Iturria: Eustat)

Lehen erabiltzaile gehienak pasiboak ziren, baina orain asko dira blogen edo sare sozialen bidez aktiboki parte hartzen dutenak

Web 2.0k aukera ematen die erabiltzaileei interakzioan eta lankidetzan jarduteko. Lehen erabiltzaileak ikusle soilak ziren. Web 2.0k irakasleei aukera ematen die ikasleekin lan egiteko modu berriak erabiltzeko eta ikasleak ohituta daude tresna horiek erabiltzen. Horren ondorioak bi motatakoak dira: onak, baliabide berriak erabiltzeko erraztasuna dutelako, eta txarrak, irakasleari entzutea eta bakarka ikastea edo …

Ez dira txantxetakoak LOPD urratzeagatik jartzen dituzten isunak

Image

Seigarren zentzumena, soinean eramateko teknologia

Honako bideo honek MITen garatu duten tresna bat erakusten digu. Soinean eraman daiteke eta proiektore baten bidez inguruan ditugun gauzekin interakzioan jardutea ahalbidetzen digu.

Aukeratu Basque hizkuntzetan, euskarazko azpitituluak ikusi nahi badituzu.

ePub 3.0 bihur liteke ebook aberastuetarako estandarra

Gaur egun ebooken irakurgailu dedikatuek nahiz tabletek onartzen duten formatu bat da ePub. Formatu horren historia 1999an hasi zen eta orduz geroztik zenbait bertsio izan ditu. Horrela, ePub 2.0 bertsioa 2007an kaleratu zuten eta ePub 2.01 bertsioa 2010eko irailean. Azken bertsioa ePub 3.0 deritzona, berriz, 2011ko maiatzaren 23an argitaratu zen.

ePub formatua, orain arte, batez ere testuz osaturiko liburuetarako erabili izan da, eta testuliburuetarako, liburu teknikoetarako, aldizkari ilustratuetarako eta,  oro har, irudi asko, maketazio aberatsa edo multimedia edukiak dituzten dokumentuetarako beste formatu batzuk edo aplikazioak hobetsi izan dira. Azkena argitaratu den ePub 3.0 bertsioak, ordea, arlo hori ere hartu nahi luke. Izan ere aurreko bertsioekiko izan dituen hobekuntzak nabarmenak izan dira:

Bertsio berri horrek karaktere latindarrez gain, bestelako idazketa-sistema batzuk ere onartuko ditu, hala nola japoniarra, txinatarra edo arabiarra. Orain arteko ePub bertsioak ez zit…

QR kodeak eta liburu aberastuak

Image
Badakigu paperezko liburuek eta ebookek, bi motatakoek, dituztela abantailak eta desabantailak. Ideala litzateke bien abantailak izango lituzkeen produktu mota bat, ezta? Bada, hori badago dagoeneko, QR kodeei esker.
Bi dimentsioko kode grafiko hauek erabil daitezke paperezko liburuak eta sarean dauden edukiak lotzeko. Berrikitan zenbait egunkaritan, La Vanguardian esate baterako, hasi naiz ikusten QR kodeak dauzkaten iragarki batzuk.
Zenbait liburutako edukiak oso egokiak izan daitezke QR kodeen bidez multimedia edukietara lotzeko; adibidez, biografiak lot daitezke pertsonaiaren argazki, hitzaldi, kontzertu eta filmetara, biologiako ikasliburuak dokumentaletara, etab. Bidai gidak, berriz, ezin egokiagoak izan daitezke horretarako.
Honako bideo honek QR kodeen bidez aberasturiko liburu baten berri ematen digu:

Euskaldunen kontuak Kaliforniako prentsan (1846-1922)

Image
Kaliforniako prentsaren bilduma (The California Digital Newspaper Collection) sarean kontsultagarri dago. Dagoeneko, 1846tik 1922ra bitarteko 400.000 orrialdetik gora daude bertan. Kalifornian garai horretan hainbat euskaldun bizi izan zela-eta, jakin-minak bultzaturik, "basque" kontsulta eginez zer agertzen den begiratu dut.

Gauza interesgarri asko agertzen da:
Artzain euskaldun batzuei epaileak kargu hartu ziela, artaldeak bazkatzea debekaturik zegoen oihan-erreserba batean beren artaldeak larratzeagatik.Joan Migel Agirre izeneko bat izan zela San Frantzisko hiria urez hornitzeko lehen zerbitzua jarri zuena eta jaun hori Zumalakarregirekin ibili zela lehen karlistaldian.
Mexiko hirian, herrialde hura Espainiaren menpean zegoenean, euskaldun jatorriko jaun aberats batek egindako xelebrekeria bati buruzko kontuak.Euskal Foruak deusezteari buruz Kaliforniako prentsan agertzen ziren iritziakSabino Aranak 1898an hauteskundeetan irabazi zuela dioen albisteaMigel Erreka izeneko a…

Orrialde-formatu finkoa ala moldakorra?

Image
Orrialde-formatu finkoa duen dokumentu bat ez da moldatzen pantailaren tamainara. Ostera, orrialde-formatu moldakorra duen dokumentu bat desberdin ikusten da pantailaren tamainaren arabera.

Formatu finkoa duen dokumentu bat pantaila txiki batean ikusi nahi bada, bitako bat: testua pantailaren zabalerara egokitzen bada, karaktereak txikiegiak izan daitezke irakurtzeko edo scroll-a erabili beharko dugu etengabe letra tamaina egokia ikusteko zoom-a hautatzen badugu. Garai batean, tresna eramangarririk ez zegoenean, formatu finkoa erabili ohi zen. Pantaila txikiak hedatu ahala, formatu moldakorren beharra sentitu zen.

ePub formatua garatzeko arrazoi nagusia horixe izan zen hain zuzen. Hona hemen ePub formatuko ebook berberaren itxura pantaila batean, bi zoom-maila desderdin erabilita:


Goiko irudian hiru zutabetan banaturik ikusten da testua eta behekoan, aldiz, bitan. Horrek esan nahi du liburuaren orrialde kopurua ez dela finkoa edo pasarte jakin bat ez dela orrialde jakin batekoa.

Et…

The Guardian eta The Observer edizio digitalei lehentasuna ematera doaz

Erresuma Batuko The Guardian eta The Observer egunkarien jabea den Guardian Media Group-ek iragarri du edizio digitalei lehentasuna emango diela, iaz 33 milioi liberako galerak izan zituela aitortzearekin batera.

Estrategia berri horren bitartez, 2016rako taldea eduki digitaletatik lortzen dituen diru-sarrerak bikoizten saiatuko da, 100 milioi liberataraino, eta 25 milioi libera aurrezten, epe berean.

Paperetik digitalera bideratzeaz aparte, astegunetako edizioetan aldaketak egingo dituzte, albisteak gutxituz eta analisiei leku gehiago emanez.

Apirileko datuek erakutsi diete The Guardianen zirkulazioa % 12,5 jaitsi dela urtero, 262.937 aleraino eta The Observer-ena % 13,9 jaitsi dela 293.053raino.

Trafiko digitala, ostera, % 31 igo da urtero, eta apirilean 2,4 milioi erabiltzaile bakar izan dituzte.

Guardian Media Group-ek 2009-2010 finantza-urtean izan zuen negozio bolumena 221 milioi liberakoa izan zen. Horietatik 40 milioi libera inguru eduki digitalei zor izan zitzaizkien. 2010-201…

Zer eskaintzen dute benetan "teknologia semantikoa" eskaintzen dutela diotenek?

Arropa edo altzariak bezala, hitz batzuk ere modan jartzen dira. Modan dagoena, berriz, jende askori liluragarria gertatzen zaio. Horixe ari da gertatzen gaur egun "semantiko" izenondoarekin. Asko dira teknologia semantikoa, web semantikoa, marketin semantikoa, etab. eskaintzen dutenak, baina kontuz ibili behar izaten da, zeren txakur guztiak ehiza-txakurrak ez diren bezala, "semantiko" izenondoa daramaten gauza guztiek ere ez dute berdin balio. Horregatik, egokia da hornitzaile bat zerbait "semantikoa" eskaintzen datorrenean, dakarren horri azaleko pintura pixka bat harrotu eta azpian zer duen begiratzea. Gai honi buruzko sarrera gisa, nire Teknologia semantikoa oso gaingiroki artikulua irakur dezakezu. Ondoko lerroetan hornitzaile horri egin beharreko zenbait galderaz mintzatuko naiz.
Sare semantikoari buruzko galderak
Sare semantiko bat kontzeptu multzo bateko kontzeptuen artean dauden erlazio semantikoak adierazteko bide bat da. Ikus, esate baterako, Euro…

Eduki digitalen lizentzia globalaren auzia Frantzian

Musikaren merkatua azpikoz gora jarrita dago mundu mailan. Oraintsu arte merkatu hori banaketa-euskarri fisikoetan oinarriturik zegoen. Antzina binilozko diskoetan egiten zen, ondoren kasetea etorri zen eta gero CDa. Merkatu horretan disko-etxe handiak ziren nagusi (Sony, EMI, etab.) eta eredu ekonomiko jakin batean oinarritzen ziren agente desberdinen arteko harremanak. Diskoetxe horiek talentuak aurkitzeaz, horien sorkariak editatzeaz, industrialki ekoizteaz, sustatzeaz eta komertzializatzeaz arduratzen ziren. Merkatuan erosleen eskura jartzen ziren produktuak. Salmentek sortzen zuten dirua diskoetxeetarantz itzultzen zen. Hori zen diru-iturri nagusia balio-kate horretan.


2000. urtearen inguruan Internetek izan zuen zabalkundeak, produktu musikalen digitalizazioarekin batera, iraultza ekarri zuen merkatu horretara mundu osoan. Duela pare bat urtetik hona, berriz, banda zabaleko konexioa dugu gehienok eskura. Horren ondorioetako bat legez kanpoko musika-…

Liburu digitalen prezioari buruzko lege frantsesa

Orain indarrean dagoen liburuaren Lang legeak, 1981ean atera zutenak, liburuaren publikoarentzako salmenta-prezioari mugak ezartzen dizkio, sektorea babesteko eta irakurketa sustatzeko asmoz.
Frantzian saltzen den liburu berri batek argitaletxeak ezarritako prezio bakarra izan behar du eta prezio horrek liburuaren azalean inprimaturik agertu behar du. Liburu-dendak, gehienez ere, % 5eko beherapena egin dezake. Lege hori ez zaio aplikatzen bigarren eskuko liburuari.
Orain, lege berri bat aurrera atera dute, Frantziako argitaletxe batek liburu digital bati publikoarentzat ezartzen dion prezioa, banatzaile guztiek errespetatu beharrekoa izatea eragiten duena. Hona hemen legearen testua:

1. artikulua
Lege hau liburu digitalari dagokio, egile batek edo zenbaitzuk sorturiko lan intelektuala den heinean, aldi berean formatu digitalean eta inprimaturik salgai jartzen dena edo, dituen edukiagatik eta osaeragatik inprimatzeko gai dena bada, edizio digitalari dagozkion emendiozko elementuak salbu.

Kontsulta-obrak eguneratzea euskarri digitalean

Eduki hau Sue Polanka-k idatzitako artikulu batetik harturiko ideiez moldatua da.

Urtetan, kontsulta-obrak argitaratzen zituzten editorialek inprimaturiko tituluen edizio berriak ateratze zituzten. Bertsio digitalak eguneratzeak eta haietarako sarbidea kontrolatzeak hainbat arazo berri sortzen dituzte:

Datu-baseak etengabe eguneratzea
Sarean, edizio berriak ateratzea bazterturik geratzen ari da; horren ordez edizioak etengabe eguneratzera jotzen da. Kasu batzuetan, oraindik, urtean behin eguneratzen dira. Zoritxarrez, edukia artxibatzen ez bada, kontsulta-obren balio historikoa galdu egiten da. Argitaletxeei zaila, garestia eta neketsua gertatzen zaie, etengabe eguneratzen den edukia artxibatzea. Alabaina, etengabe eguneratzeak alderdi on asko ditu. Esate baterako, artikuluak aldian behin berrikus ditzakete argitaletxearen aholkulariek eta eguneratu ditzakete egileek. Era horretan hobeto bermatzen da edukiaren fidagarritasuna. Liburuzainentzat garrantzia du ikuspegi historikoak, eta i…

Liburu-dendaren arrakasta kudeaketan datza

Mike Shatzkin-ek ekainaren 7an argitarturiko artikulutik jasotako ideiak.
Liburu-salmentaren gakoa — lehen, orain eta gero, online eta liburu-dendetan, paperezko liburuen kasuan eta digitalenean — kudeaketa da. Nola laguntzen dio libru-dendariak irakurleari eskura dituen irakurgai guztien artean hurrena irakurriko duena aukeratzen? Milioika baitaude.
Dendan, kudeaketa hori apaletan zer jarriko den erabakitzen denean hasten da. Liburu-denda fisiko batean zerbait erosten duten bezero gehien-gehienek dendan dagoenetik aukeratzen dute. 
Arretaren hurrengo zeregina apalak behar bezala zaintzea da. Nola dago liburua, zutik ala etzanda? Begien parean ala orkatilaren parean dago? Sarrerako mahaian pila batean dago? Dendako sekzio batean baino gehiagotan dago ikusgai?
Liburu-denda fisiko batean, kudeaketaren hirugarren osagaia saltzaileek dakitena eta bezeroei esaten dietena da.
Garai batean, liburu-denda askotan zegoen stockak asko zuen zorizkotik. Gaur egun ISBN kodeei, barra-kodeei eta ordenaga…

Liburu baten marketin-kanpaina eraginkorra

Hemen aurkezten dudan esperientzia sare sozialak, emendiozko eduki digitalak eta sare bidezko lankidetzak baliatuz, arrakasta izan duen marketin-kanpaina bat da.
Jacqui Small Erresuma Batuko argitaletxe bat da. Liburu irudidun ederrak argitaratzen ditu, interiorismo, sukaldaritza, lorezaintza eta beste jarduera batzuei buruzkoak.


Argitaletxe horrek, 2011ko otsailean, Mich Turner’s Cake Masterclass titulua argitaratu zuen. Liburuaren egilea, Mich Turner andrea, ospakizunetarako tartak saltzen dituen Little Venice Cake Company enpresaren jabea da. 

Liburuak urratsez urrats jarrai daitezkeen argibideak ematen ditu, pastelak egiteko eta apaintzeko. Liburu bikaina da benetan, baina, beste edozein tituluk bezala, sustapen egokia behar zuen, irakurleen eskuetara iritsiko bazen.

Horretarako, lehenik eta behin, liburuaren gaian interesa izan zezakeen sare sozial bat identifikatu zuten: bakingmad.com hain zuzen. Horri esker, 100.000 lagunek baino gehiagok eman zuten izena hilero buletinak jas…

Zer ari dira egiten argitaletxe handiak aplikazioen arloan?

Hemen aplikazioak esaten dugunean, sakelako telefono aurreratuetan eta tabletetan erabiltzen direnak adierazi nahi ditugu.
Apple izan zen lehena, iPhonerako aplikazioak saltzeko denda sarean ireki zuena. Handik laster, sakelako telefonoetarako sistema eragileen beste ekoizle batzuek beren aplikazio-dendak zabaldu zituzten. Gaur egun, hor ditugu  Appleren App Store, Googleren Android Market, Amazonen  Androiderako Appstore, eta RIMen BlackBerry App World.
Barnes & Noblek Android aplikazio bereziak saltzen ditu bere NOOK Color eReader tabletetarako, bere denda birtualean. Samsung-ek, berriz, definizio handiko bere telebistetarako aplikazioak garatu ditu eta Microsoftek Windows Phone 7 Market jarri du.
Argitaletxe handiak ere ari dira murgiltzen mundu berri horretan. Hona hemen adibide batzuk:
Chronicle Books
Hainbat gaitako liburuak argitaratzen ditu editorial honek:  arkitektura, artea, kultura, interiorismoa, sukaldaritza, haurrentzako liburuak, lorezaintza, pop kultura, fikzioa,…

Sentimenduen analisia zertan den

Sentimenduen analisia edo iritzi-meatzaritzadeitzen zaio testu-bilduma batean adierazita agertzen den informazio subjektiboaren identifikazioa eta erauzketa egiten duen hizkuntzaren prozesamenduan oinarrituriko sistemari.
Gai jakin batez testu horiek idatzi dituztenek dituzten iritziak eta jarrerak ezagutzea da sistema horren xedea. Gaur egun erabiltzaileok eduki-kopuru erraldoiak sareratzen ditugu. Eduki horietan jaulkitzen ditugun iritziak interes handikoak dira enpresa eta erakundeentzat. Funtsean lau helburu hauekin ustiatzen dira iritzi horiek:
kontsumitzaileek produktu eta zerbitzuez webguneetan eta sare sozialetan esaten dutena jakiteko.bezeroekiko harremanen kudeaketarako sistemetan (CRMetan) eta merkataritza elektronikoko guneetan erabiltzeko.aurreikuspen estrategikorako eta ospearen kudeaketarako.diskurtso politikoa aztertzeko.Bezeroek zer dioten jakitea garrantzitsua da, horren arabera, banakako harremanei edo marketin-kanpainei begira, neurri egokiak hartzeko. Horixe da, be…

Hizkuntzaren industrien Hungariako clusterra

Zoltan Varju hizkuntza-ingeniari hungariarrak Aftal webgunera igorritako informazioa.
Hizkuntza-teknologiaren industria txikia baina bizkorra da Hungarian. Berrikitan, enpresa nagusiek eta ikerketa-institutuek Hizketa- eta Hizkuntza-teknologiaren clusterra sortu dute. Ederra litzateke kide guztiez sakon idaztea, baina artikulu hau luzeegia litzateke. Zentra nadin hiru enpresa desberdin baina oso arrakastatsutan.

Morphologic –  Gábor Prószéky irakasle aitzindariak sortua. Jaun hori hizkuntza-teknologiari buruzko lehen ikasliburuaren egilea eta Péter Pázmány Unibertsitate Katolikoko Informatika Fakultateko dekanorde da. Enpresa hori, bere izenak iradokitzen duen bezala, analisi lingustikoaren ezagutza sakonean oinarrituriko soluzioak garatzen ari da. Morphologic-ek egin zituen MS Office-rako ortografia- eta gramatika-zuzentzaileak, eta tresna linguistikoz hornitzen ditu beste enpresa batzuk ere. Bere Ingeles/Hungariera, Hungariera/Ingelesa online itzultzaile automatikoak Google Trans…