Posts

Showing posts from May, 2011

G8ko liderren jarrera jabego intelektualari dagokionez

2011ko maiatzaren 27an ateratako adierazpen batean, munduko liderrek esan dute jabego intelektuala funtsezkoa dela ekonomia digital globalaren aitzinamendurako, eta beharrezkoa dela nazioarte mailako lankidetza, hura babesteko.

Honela dio adierazpen horrek:

Jabego intelektuala babesteari dagokionez, bereziki copyright-aren, marka erregistratuen, merkataritzako sekretuen eta patenteen kasuan, aitortzen dugu beharrezkoak direla nazio mailako legeak eta betearaztea hobetzeko markoak. Hortaz, arlo digitalean gertatzen diren jabego intelektualaren eskubide-urratzeen aurkako ekintza eragingarriak, gaur egungo eta etorkizuneko urratzeen aurkako ekintzak barne,  bermatzeko dugun konpromisoa berresten ari gara. Aitortzen dugu jabego intelektualari buruzko arauak ezartzeak nazioarte mailan interes talde esanguratsuen arteko lankidetza egokia eskatzen duela, baita sektore pribatukoena ere.

Alemanian copyright legea aldatzera doaz

Alemaniako kultura-ministro Bernd Neumann-ek copyright legea aldatzeko asmoa dutela esan du berrikitan.

Ministroak esan du ezinezkoa dela aro digitalean copyright lizentziapeko lanak libreki erabiltzen uztea, sortzaileen kaltetan, eta Interneteko zerbitzua eskaintzen dutenek izan behar dutela erantzukizunen bat, jabego intelektuala babesteari dagokionez.

Neumann-ek esan du ohartarazteko sistemaren bat jartzea komeni dela, eskubideak urratzen ari direnei beren portaera aldatzeko aukera emango diena, legezko neurri zorrotzak jasanarazi aurretik, Frantziako HADOPI legeek ezarritakoaren antzekoa.
Angela Merkel-ek esan zuen Deauvilleko G8ren goi-bilkuran gai hori Frantziako, Erresuma Batuko eta Italiako agintariekin eztabaidatu nahi zuela.

Claros: arte klasikoaren datu-base semantikoa

2011-05-17an Oxford-eko Unibertsitatean CLAROS (Classical Art Research Online Services) aurkeztu zuten. Datu-base bat da, baina ez edozein datu-base. Edukiz aberatsa da: dagoeneko baditu 2 milioi erregistro eta arte klasikoko irudiak. Hala ere, ezugarririk azpimarragarriena web semantikoari, Linked Data unibertsoari, egiten dion ekarpena da.

Linked Data terminoak datu egituratuak amaraunean argitaratzeko eta konektatzeko sistemen multzoa adierazten du. Linked Dataren oinarriak hiru dira: URIak, hau da, entitateen edo kontzeptuen identifikatzaileak, HTTP helbide-sistema, eta kontzeptuak eta kontzeptuen arteko erlazioak deskribatzeko RDF eredua. 

Claros ez da biltegi soil bat, baizik eta datu-base bizien nazioarteko federazio bat, unibertsitaeetako ikerketa-institutuetan eta museoetan dauden bilduma nagusietan aldi berean bilaketak egitea eta objektuak ikustea ahalbidetzen duena


Bilaketak egiteko bi era eskaintzen ditu Clarosek:
Bildumak arakatzea. Arakatzerakoan ezaugarri hauek aukera …

Larousse argitaletxeak zenbait kontsulta-obra libreki eta doan erabiltzeko aukera eskaintzen du.

Horien artean "Les journaux de l'année" bilduma. Ale bakoitza urte jakin bati dagokio eta urte horretan Le Monde egunkarian argitaraturiko artikulu hautatu batzuk dauzka. Bildumak 1966tik 2003 arteko tartea hartzen du.
Bilaketak gertakarien, artikuluen edo daten arabera egin daitezke. Jarrai daiteke, halaber, gai baten bilakaera, aldi horretan guztian zehar. Hainbat gai daude kontsultagai, hala nola: euroa, burtsa, automobila, kontsumoa, ekologia, ingurumena, etab.
Bederatzi espezialitate-hiztegi ere badira bertan : Zinema; Musika; Literatura; Pintura; Dantza; Medikuntza; Frantziaren historia; Laborantza; Ekonomia.Edizioak 2000. urtekoak dira, baina gertaera berri-berriak alde batera utziz gero, oso informazio erabilgarria eskaintzen dute. Horietan ere bilaketak artikuluen, gertakarien edo daten arabera egin daitezke eta kontsultak hiztegi jakin batean nahiz guztietan egin daitezke. 21 hiztegi elebidun, entziklopedia, eta sukaldaritzako webgune aberats bat ere kontsultaga…

Mike Shatzkin-ek dioena ebooken eta paperezkoen salmenten konparazioez

Mike Shatzkin-ek beti jakinduria handia erakusten du argitalpen-industriaren arazoez mintzo denean. Hona zer dioen bere blogean, ebooken eta paperezko liburuen salmentez egiten diren konparazioak direla eta:
Amazonek ebooken salmentak paperezko liburuenen aldean nola doazen esaten duenenan, joan zen astean egin zuen bezala, sagarrak sagarrekin konparatzen ari da. Bere bezeroek, denboraldi jakin batean, formatu digitalean erosten dutena, inprimatuan erosten dutenarekin konparatzen du.
PWk (Publishersweekly-k) edo AAPk (Assotiation of American Publishers-ek) edo argitaletxeek berek, ebooken salmentak inprimatuenekin alderatzen dituztenean, sagarrak laranjekin konparatu ohi dituzte. Denboraldi jakin batean azken kontsumitzaileek liburu-saltokietan formatu digitalean erosi dutena, liburu-saltokiek eta banatzaileek argitaletxeei inprimatuan erosi dietenarekin konparatzen ari dira. Beraz, kontsumitzaileek orain benetan erosten dituzten ebookak geroago kontsumitzaileek agian erosiko dituzten …

Aardvark: lankidetza bidezko bilaketak sare sozialen bitartez

Bi pertsonak edo gehiagok elkarturik gai bati buruz egiten dituzten bilaketei esaten zaie lankidetza bidezko bilaketak.
Gaur egun sarean hainbat tresna daude eginkizun horretan laguntzen dutenak. Hona horietako bat:
Aardvark
Erabiltzaileek kontsultak egiten dizkiote sistemari, dela Aardvark webgunean bertan, dela emailez , dela mezularitza bidez. Aardvark-ek kontsulta identifikatzen du eta, horren arabera, denbora errealeko txat bidez edo posta elektronikoaren bidez, harremanetan jartzen du kontsulta-egilea galdetu duen gaian adituak direnekin. Iaz Googlek erosi zuen Aardvark.
Erabiltzaile batek Aardvark-en izena ematen duenean, Aardvark erabiltzailearen bat-bateko mezularitzako zerrendan gehiturik gelditzen da. Erabiltzaileak kontsulta bat egiten duenean, Aardvark-ek lagundu egiten dio, mezuen bidez, zer egin behar duen adieraziz. Bat-bateko mezularitza erabiliz gero, komandoak erabil daitezke kontsultaren parametroak zehazteko, beste erabiltzaile batzuk gonbidatzeko edo laguntza lortze…

Aldaketa digitalak norantz joko duen ez dakigularik, zein da estrategia egokia?

The Bookseller blogean argitaraturiko artikulu bat dakart hona interesgarria delakoanEpe laburrera pentsatu, aldaketa digitalean aurrean egoteko, esan dute argitaratzaileek. Argitaletxeek saihestu egin behar lukete, argitalpen digitalei dagokienez, epe luzeko edozein estrategia, teknologia edo lankidetzari beren buruak lotzea, ezin dutelako zehazki aurreikus zein izango diren datozen bi urtetako garapenak, esan dute gaur Londresen izan den World eReading kongresuan.
Cliff Conneighton, Elastic Path Software enpresaren estrategia-buruak ohartarazi zien argitaletxeei, etorkizuneko egoera hain izango dela diferentea bost urtean, ezen ziklo laburrak eta moldaketa lasterrak guztiz garrantzitsuak baitira. "Esploratu negozio-aliantzak, baina ez hartu epe luzeko konpromisorik, ez ezkondu" aholkatu zuen. Argitaletxeek beren harreman komertzialetan zentzuz jokatu behar dutela esan zuen. "Merkatuak talka egiten ari dira, ez hurbiltzen. Zuen lehiakide berriak izan litezke gaur eg…

Nazioak asmatzeaz

Joseba Sarrionandiak berrikitan elkarrizketa batean esandako gauza batek:

Euskal Herria Espainia bezain asmatua da, eta ez da faltsuagoa. (...) Espainia benetakoa dela adierazteko Euskal Herria asmatua dela esatea, hori bai dela argudio aldrebesa. Brujula ere asmatu egin zen, eta zer, faltsua da ala?

2008ko urtarrilaren 26an Manuel Castells-ek La Vanguardian argitara eman zuen artikulu hau ekarri dit gogora: Inventar naciones

Hizkuntzen industrian diharduen edonork ezagutu eta erabili beharreko estandarrak

Kalitatea, produktibitatea eta horien ondorioz lehiakortasuna lortu nahi duenak estandarretan oinarritu behar du bere lana. Hori ekonomiaren arlo guztietan gertatzen da. Aspaldi ulertu zuten hori ingeniaritza mekanikoan, esate baterako: 1926an sortu zuten International Federation of the National Standardizing Associations (ISA) erakundea.
Hizkuntzen industriako jarduerak askoz berriagoak direnez, ez dago hain aspaldiko tradiziorik estandarren arloan, baina gaurko munduan ezinbestean gai horri heldu beharra dago.

Hizkuntzen industriako adituek wiki bat sortu dute, hizkuntzen erabilerarekin zerikusia duten estandarrei buruzko eztabaidak bideratzeko. Gai honi buruzko artikulu bat hemen aurki daiteke.

Hizkuntzen industrian erabiltzen diren estandarren informazio zabala aurki daiteke beste helbide honetan:
https://flrc.mitre.org/References/Standards/index.pl#contentcreation

Shopping 3.0: marketin digitala denda fisikoaren barruan

Erosten ari denean erosleak duen ingurumenaren araberako marketina ari da garatzen. Batzuek kanal anitzeko zehaztasun-marketina esaten diote. Gero eta gehiago, erosketak egiten ari diren erosleekin, tresna mugikorren bitartez, harremanak izatea lortu nahi du marketinak. 
Aplikazio berriak sortzen ari dira tresna mugikorretarako, denda fisikoaren barruko erosketa-esperientzia aldatzen ari direnak. Badira aplikazioak produktu baten barra-kodea irakurriz produktu horren prezioa eta ezaugarriak beste produktu lehiakide batzuen ezaugarri eta prezioekin alderatzea ahalbidetzen dutenak, hala nola: Red Laser, Scandit, Shop Savvy, etab. Hainbat gauzatarako erabiltzen dira: produktu baten preziorik onena non aurki daitekeen jakiteko, barra-kodeak irakurriz haiek kodetzen dituzten web helbideetara joan eta bertan produktuei buruz eskaintzen diren iritziak ezagutzeko, eroslea dagoen lekutik hurbil produktu edo zerbitzu jakin bat non lor daitekeen jakiteko, adibidez liburu bat inguruko zein liburu…

Neobooks, argitaletxe-eredu berri bat

Bada Alemanian argitaletxe-talde bat, Droemer-Knaur izenekoa, bere egoitza nagusiaMunich-en duena. Zenbait argitaletxek osatzen duten talde hori ez da atzo goizekoa, XIX. mendearen erdialdean ditu bere errorik sakonenak. 2010ean bere taldeko argitaletxe berriena sortu zuen: Neobooks izeneko argitaletxe digitala.
Argitaletxe berri hori, bada autoediziorako plataforma bat, Luluren antzekoa, baina ez da hori bakarrik. Gainera, irakurleek eta argitaletxeko profesionalek autoedizioz argitaratzen diren tituluak ebaluatzen dituzte eta puntuaziorik onena ateratzen duten lehen hamar tituluei aukera ematen diete tapa biguneko formatuan edo e-book gisa argitaratzeko. Bestalde, autore horiek eta beste guztiek aukera dute irakurleei, beren obrak eskuratzeagatik,  kobratzeko eta Neobooks-ek berak salmenten % 30 beretzat hartzen ditu.

IKTak Koreako Errepublikaren hezkuntza-sisteman

Unescok txosten bat argitaratu du IKTek Koreako Errepublikaren hezkuntza-sisteman duten tratamenduaz. Hemen laburpen bat eskaintzen dugu.
Txostenak herrialde hartan, IKTak hezkuntzan erabilltzeari dagokionez, dituzten politikak, legeak, antolakuntza, aurrekontuak eta politika horiek gauzatzea nola doazen azaltzen du. Arreta berezia jartzen du azpiegituretan, curriculumetan, irakasleen trebakuntzan, estandarretan eta kalitatea bermatzeko sisteman, jagoletza- eta ebaluazio-sistemetan.
1996az geroztik hiru plan nazional nagusiren arabera garatu dituzte Koreako Errepublikan IKTak hezkuntza-arloan. Lehen plan nagusiak 1996-2000 urte-bitartea hartu zuen eta IKTen azpiegitura lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan ezartzea zuen helburu. Bigarren plan nagusia 2001-2005 urte-bitartean garatu zen eta xedetzat, hezkuntzako edukiak eskuratzeko bide irekia eskainiz, eta irakasleak trebatuz, hezkuntzaren kalitatea hobetzea hartu zuen. Gainera, Hezkuntzako Informazio-Sistema Nazionala deritzon …