Sauver ma langue. Dokumentala


Europan 200 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira.
Strasbourg-en bere egoitza duen Europako Kontseiluak1992an, erabilera urriko hizkuntzen aldeko gutun bat onartu zuen, gero Europar Batasunaren estatu kideen ia erdiek berretsi zutena.
Gutun horren bidez, estatu sinatzaileek hitza eman zuten erabilera urriko hizkuntzak ikasteko erraztasunak emango zituztela, eta baita hezkuntzan, kulturan, komunikabideetan eta justizian presentzia izan zezaten ere.
Sauver ma langue dokumentalak hitzarmen horren aplikazioaren adibide bat erakusten digu, Suedian zehar egiten den bidaia baten bidez.
Bidaia horretan, Suediako hiri batzuk bisitatzen dira: Lulea, Kiruna, Jokkmokk, Pajala, Haparanda eta ostera Lulean amaitzen da berriro. Hiri horretan urtero musika jaialdi bat izaten da, Europako erabilera urriko hizkuntzaren batean mintzatzen diren artistei eskainia.
Bidaia horretan, suomieraz, samieraz, Suediako Torne ibaiaren inguruan egiten diren suomieraren dialektoez (meänkieliz) eta erromaniaren zenbait dialektoz mintzatzen diren hiztunekin topo egingo dugu. Bisitatzen dugun hiri horietako bakoitzean, hizkuntza horiek bizirik mantentzeko egiten diren ahaleginen berri izango dugu: lehen hezkuntzan suomiera erabiltzeko, telebistan samierari lekua egiteko eta erromaniera egiten duten 20.000 hiztunek ama-hizkuntza falmilian erabil dezaten. Adibidez, Haparanda-ko zahar-etxean langile guztiek gutxienez bi hizkuntza egiten dituzte eta batzuek hiru: suomiera, suediera eta meänkeli.
Europa eleaniztunaren berri DBHko ikasleei emateko egokia da dokumental hau. 
Ikus dokumentala, ondoko irudian klik eginez:

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?