Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Europako Batzordeak enpresa txiki eta ertainei (ETT) nazioarteko jardueretan lagundu nahi die. Batzuetan ETTek izaten dituzte ideia interesgarriak, ezin izaten dituztenak gauzatu, horretarako datu-iturri edo tresna espezializatu, lortzen eta mantentzen garestiak, eskura izan beharko lituzketelako. Arlo batzuetan, datuak biltzea, partekatzea eta berrerabiltzea are konplikatuagoa da Europako hizkuntza askotan.

Arazo horiek kontuan izanda, Europar Batasunak ekimen bat abian jarri du, ETTek baliabide digital handiak ustiatu ahal izan ditzaten eta haietara ekarpenak egin ditzaten.

 Zazpigarren Programa Markoaren barruan (FP7) dagoen Informazio- eta Komunikazio-Teknologien 2011-2012 programak zortzi erronka estrategiko dauzka. 4. erronka eta 4.1 helburu estrategikoa beren-beregi ETTei zuzenduak eta eduki digital eleaniztunen premian zentratuak dira. Hona hemen 4. erronkaren edukia:


Eduki digitala jakintzan oinarrituriko gizarte baten oinarria da. Jakintza, eduki digital moduan gorde ez ezik eduki digitaletatik erauzten eta ustiatzen dute gizabanakoek eta organizazioek, hainbat modalitate eta hizkuntzatan. Horrek funtsezkoa bihurtzen du euskarri digitalean gordetako informazioa era eskuragarri eta fidagarrian izatea denboran zehar Europako hiritarrek eta enpresek. Horretaz gainera, eduki digitalak, bere bizi-zikloko urrats bakoitzean egoki babestua eta hobetua izan beharko luke, enpresek teknologia arloan gertatzen diren aldaketei erantzun ahal.


Europar Batasunak aitortzen du ETTek laguntza berezia behar dutela, baina garbi ikusi nahi luke proposaturiko ideiak benetako potentziala duela, eta erabilgarria eta bideragarria izango den zerbait emango duela. Horrela bada, Europar Batasunak helburu horretara bideraturiko teknologia, soluzio eta prozesu berritzaileak esperimentatzea bultzatuko du. Deialdiak honako helburu hauek izango ditu:
  • Europak posizio lehiakorragoa izatea merkatu digital eleaniztun batean, hiritarrei eta enpresei zerbitzu hobeak ematea dela medio
  • Programan berriak diren partehartzaileen eta lehendik jardunean direnen arteko partaidetza modu berriak, garapen-kostu txikiagoak eta merkatura iristeko denbora laburragoak lortzea, horrek guztiak berrikuntza sustatzen eta merkatuak zabaltzen laguntzen baitu.
  • Emaitzetan oinarrituriko jakintza-transferentzia ikerketa-zentroen (eta haien spin-off-en), teknologia aurreratuen hornitzaileen (bereziki ETTen) datu-bitartekari/biltzaile eta eduki-hornitzaileen artean.
Proposamenak (5 orrialde gehienez) 2011ko apirilaren 28rako bidali behar dira. Eskariak egiteko informazio osoa helbide hauetan aurki daiteke:

http://cordis.europa.eu/fp7/dc/index.cfm?fuseaction=UserSite.CooperationDetailsCallPage&call_id=392

eta

http://cordis.europa.eu/fp7/ict/language-technologies/fp7-sme_en.html

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?