Posts

Showing posts from March, 2011

Facebook questions, bezeroen iritziak ezagutzeko tresna

Galderak egitea eta jarraitzaileen erantzunak laster jasotzea ahalbidetzen du Facebook Questions zerbitzuak. Zure Facebook-en Questions erabilgarri edukitzeko, lehenik eta behin Kontuaren ezarpenetan hizkuntza =  ingelesa aukeratu (oraingoz behintzat) eta  http://www.facebook.com/questions orrira joan behar duzu. Han Get Questions botoia sakatu. Hori eginez gero,galderak egiteko aukera izango duzu.
Zure profilean edo hasierako orriarengoialdean, zure mezuak idazteko laukiaren ondoan dagoen Question esteka sakatu. Gero sartu galdera, eta gehitu, nahi baduzu, erantzun posible batzuk, poll options atalean. Egin klik Ask Question botoian, galderak argitaratzeko.

Zerbitzu hori oso baliagarria da, esate baterako, argitaletxe batek irakurleen iritziak ezagutzeko. Erantzuleek aukera dezakete eskaintzen zaien erantzunetako bat ematea eta bide batez badute aukera beste erantzun batzuk gehitzeko, beste erabiltzaile batzuek aukera gehiago izan ditzaten. Erabiltzaileek parteka ditzakete galderak, be…

e-book-en etorkizunari buruzko txostena Londresko Book & Consumers konferentzian

Atzo, martxoak 23, Publishing Technology enpresak eskaturik argitalpenen garapenaz eta etorkizunaz egin duten ikerlan baten aurkezpena egin zuten Londresko Books & Consumers  konferentzian.
Publishing Technology plc Erresuma Batuko enpresa bat da, argitaratzaileei informazio-teknologia eta zerbitzuak eskaintzen dizkiena.
Ikerlan horren ondorioz egin duten txostenak dioenez, Erresuma Batuko argitaletxeek aurreikusten dute 2012an iritsiko dela e-book-en gorakada nabarmena. Ordurako, liburu-salmenta osoen % 10 baino gehiago e-book-ei zor izango zaiela uste du inkestaturiko argitaletxeen heren batek.
Dagoeneko Erresuma Batuko argitaletxe batzuek inbertsio handiak eginak dituzte argitalpen digitalei begira, eta, txostengileek diotenez, gero eta nabarmenagoa izango da inbertsioak egiten dituztenen eta ez dituztenen arteko aldea.
Inkestatuen % 81ek uste du argitaratuko diren liburu berri gehienak paperean eta euskarri digitalean argitaratuko direla 2016rako.
Katalogoan dauden tituluak duela …

Alemanian liburu-dendak eraldatzen ari dira

Alemaniako bigarren liburu-denda kate handienak, Thalia-k, 2010eko azken hiruhilekoan  % 7,2ko hazkundea izan du salmentetan, sektore osoak % 4,8ko jaitsiera izan duen denbora berean. Thaliaren hazkundearen gakoa, neurri handi batean, Interneten duen buch.de dendari zor zaio. Thaliak Alemanian dituen 232 denda fisikoek salmenten % 1,4 galdu dute 2010ean. Horrek ez du esan nahi denda fisiko horiek garrantzirik ez dutenik Thaliarentzat, horiek bezeroengana hurbiltzeko ezinbesteko tresna baitira. Gehiago oraindik, denda fisikoek eta denda birtualak elkarri laguntzen diote. Bezero batek denda birtualean liburu bar erosten badu eta denda fisiko batean jasotzeko prest baldin badago, ez diote bidalketa-gasturik kobratzen.
Nolanahi ere, Alemanian zabaldurik dago liburu-dendak metro koadro gutxiago eta tituluen hautaketa zainduagoa izatera bideratu direla. Thaliak berak 2011n hamar dendatik gora irekitzeko asmoa du, baina dendetan oro har, liburuez aparte, liburuen inguruko beste produktu batzu…

Nola doa e-book-en merkatua munduan zehar?

Otsailean, Argitaletxeen Nazioarteko Elkarteak bere agintaritzako kideei eskatu zien lau galderari erantzuteko, ebook-en merkatuak beren herrialdeetan duen bilakaeraz. Behean irakur daitezkeen datuak erantzun horietatik ateratakoak dira. datu horiek erakusten dutenez, herrialdetik herrialdera desberdintasunak badira hazkunde-tasaren aldetik, baina argitaletxeek aurkitzen dituzten  arazoak antzekoak dira.

FRANTZIA

E-book-en merkatua: salmenta guztien % 0.5, hau da 13 milioi € 2009an.

Abaguneak: Apple Frantziako merkatuan sartzen hasi da IPad-aren bidez, eta Frantziako argitaletxe gutxi batzuek soilik sinatu duteharekin liburuak saltzeko kontratua. Amazonek ez du oraindik lortu Frantziako argitaletxeengandik beren e-book-ak saltzeko baimenik. Badirudi Orange eta telekomunikazioetako beste operadore batzuk merkatuan sartuko direla eta harpidetza bidezko eskaintzak egingo dituztela. Arrazoi horiengatik guztiengatik, Frantziako argitaletxeak e-book-ei liburuen salneurri finkoa aplikatzeari bur…

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Europako Batzordeak enpresa txiki eta ertainei (ETT) nazioarteko jardueretan lagundu nahi die. Batzuetan ETTek izaten dituzte ideia interesgarriak, ezin izaten dituztenak gauzatu, horretarako datu-iturri edo tresna espezializatu, lortzen eta mantentzen garestiak, eskura izan beharko lituzketelako. Arlo batzuetan, datuak biltzea, partekatzea eta berrerabiltzea are konplikatuagoa da Europako hizkuntza askotan. Arazo horiek kontuan izanda, Europar Batasunak ekimen bat abian jarri du, ETTek baliabide digital handiak ustiatu ahal izan ditzaten eta haietara ekarpenak egin ditzaten.

 Zazpigarren Programa Markoaren barruan (FP7) dagoen Informazio- eta Komunikazio-Teknologien 2011-2012 programak zortzi erronka estrategiko dauzka. 4. erronka eta 4.1 helburu estrategikoa beren-beregi ETTei zuzenduak eta eduki digital eleaniztunen premian zentratuak dira. Hona hemen 4. erronkaren edukia:


Eduki digitala jakintzan oinarrituriko gizarte baten oinarria da. Jakintza, eduki digital moduan gord…

Sauver ma langue. Dokumentala

Image
Europan 200 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira. Strasbourg-en bere egoitza duen Europako Kontseiluak,  1992an, erabilera urriko hizkuntzen aldeko gutun bat onartu zuen, gero Europar Batasunaren estatu kideen ia erdiek berretsi zutena.
Gutun horren bidez, estatu sinatzaileek hitza eman zuten erabilera urriko hizkuntzak ikasteko erraztasunak emango zituztela, eta baita hezkuntzan, kulturan, komunikabideetan eta justizian presentzia izan zezaten ere. Sauver ma langue dokumentalak hitzarmen horren aplikazioaren adibide bat erakusten digu, Suedian zehar egiten den bidaia baten bidez. Bidaia horretan, Suediako hiri batzuk bisitatzen dira: Lulea, Kiruna, Jokkmokk, Pajala, Haparanda eta ostera Lulean amaitzen da berriro. Hiri horretan urtero musika jaialdi bat izaten da, Europako erabilera urriko hizkuntzaren batean mintzatzen diren artistei eskainia.
Bidaia horretan, suomieraz, samieraz, Suediako Torne ibaiaren inguruan egiten diren suomieraren dialektoez (meƤnkieliz) eta erromaniaren ze…