Posts

Showing posts from January, 2011

Liburu digitalen etorkizuna Price Waterhouse Coopers-en arabera

Price Waterhouse Coopers aholkularitza-enpresak Turning the Page. The Future of eBooks liburua eskuragarri jarri du bere webgunean. Liburu horren laburpena dakargu hona euskaraz, irakurleari liburuan murgiltzeko interesa piztuko diolakoan. Badirudi argitalpen digitala masa kritikoa lortzen ari dela. Kontsumitzaile gehienek badakite gutxi gorabehera zer diren liburu digitalak eta irakurgailu elektronikoak, medioek egiten dieten lekuari esker, eta baita aurtengo liburu-azoka nagusiei buruz urtean zehar eman duten informazioari esker ere. Apple-ren iPad berriak, irakurgailu elektroniko gisa erabil daitekeenak ere merkatuari arreta gehiago jarrarazten dio teknologia digitalean. Alabaina, kontsumitzaileei galdetzen zaienean zer dakiten liburu digitalez eta irakurgailu elektronikoez, begien bistakoa da jende askori falta zaiola ikuspegi zabala. Kontsumitzaileek, dirudienez, liburu digitalekiko eta irakurgailu elektronikoekiko jarrera irekia duten arren, oraindik ez dituzte ondo ulertze

Bi Android Honeycomb tableten konparazioa

 Tableta Motorola Xoom ASUS MeMo Sistema eragilea Android 3.0 Android 3.0 Prozesadorea Nvidia Tegra 2: Dual Core 1Ghz Qualcomm 1.2 GHz Pantaila 10.1” 7” Bereizmena 1280x800 1024x600 Memoria 32 GB 16/32/64 GB RAM memoria 1 GB ezezaguna Bideo grabazioa 1080p 1080p Camera 5MP atzekoak 2MP aurrekoak 5 MP atzekoak 1.2 aurrekoak Bateriaren iraupena 10 ordu ezezaguna Weight 0,8 kg 0,4 kg

Haurrentzako egunkariek Frantzian sekulako arrakasta dute

Image
Frantzian bada enpresa-talde bat, Play Bac izenekoa,  arrakasta handiz haurrentzako egunkariak argitaratzen dituena. Hezkuntzarako materialak oro har argitaratzeko sortu zuten hiru adiskidek 1985ean. 2010ean enpresa-talde horrek 35 milioi euro fakturatu ditu eta 100 langile izan ditu. Helburutzat duten publikoa 0-18 urte artekoa da. 1985ean batxilergorako galdera-erantzunezko joko bat asmatu zuten, Play Bac izenekoa. Joko horrek 1987an Parisko Jostailu-Saloiaren lehen saria irabazi zuen. 1989an Les Incollables bilduma sortu zuten, galde-erantzunen oinarria mantenduz, baina hainbat formatu originaletan. Gaur egun, bilduma horrek baditu DVD bertsioa eta Nintendorakoa ere, eta taldeak ekoizten ditu liburuak, entziklopediak eta CDak ere. Dena den, niri atentzioa ematen didatenak talde horren barruko Play Bac Presse enpresaren jarduerak dira:     Le petit quotidien 6 urtetik gorakoentzako egunkaria. Astelehenetik larunbatera lau orrialde izaten ditu eta asteartetan, gainera, beste lau o