Posts

Showing posts from 2011

Amazonen Price Check aplikazioak sutan jarri ditu txikizkako dendariak

Amazon eta AEBko txikizkako dendariak borrokan dira, Interneteko saltoki erraldoiak kaleratu berria duen Price Check aplikazioa dela eta. Aplikazio horren bitartez, kontsumitzaile batek, denda fisiko batean dagoela, produktu baten barra-kodea eskaneatzen badu, argazkia ateratzen badu edo izena esaten edo idazten badu bere sakelako telefonoa erabiliz, une berean Amazonen produktu horrek duen prezioa jakingo du.

Aplikazioa atera zuenean, sustapen-kanpaina bat jarri zuen abian hurrengo larunbaterako. Egun horretan kontsumitzaileek % 5eko beherapena lortzen zuten, 5 dolarrekoa gehienez, produktu jakin batzuetan, baldin eta, denda batean zeudela, produktu horietakoren baten barra-kodea eskaneatzen bazuten.

Txikizkako dendariek eskaintza hori salatu egin zuten, esanez ez dela bidezkoa erosleak, dendetan zer prezio duten egiaztatu ostean, sarean erostera bultzatzea.

Hori ez da Amazonek eta txikizkako dendariek beren artean duten lehen liskarra. Hori baino lehen kexu ziren dendariak online dend…

Aro digitala probetxugarria ari zaie gertatzen argitaletxe berritzaileei

Iturria: The Observer 2011-12-18


Aro digitalak ez du liburua desagerrarazi, ostera, probetxugarria gertatzen ari zaie argitaletxe eta autore berritzaileei. Horietako asko teknologia berria erabiltzen ari da, ideia zaharrak arnasberritzeko. Ondoko lerroetan, abentura interesgarrienetako lau aztertzen dira.

Unbound: harpidetza bidezko argitalpenak berpiztea

Erresuma Batuko Unbound argitaletxearen sortzaileetako bati, Justin Pollardi, lehenbizikoz, Dan Kieran bere adiskide eta autorearekin pubean jarrita zegoela, bururatu zitzaion liburu-eredu arras berri baten ideia. "Idazleak kexatu egiten dira aspalditik argitaletxeek ez dutelako beren liburuen batere publizitaterik egiten eta ordaintzen zaikien aurrerakinak gero eta txikiagoak direlako," dio. "Esan nahi dut, gure adiskideak diren eta izena egina duten idazleei, 4.000 libra esterlinako aurrerakinak ari ginela ordaintzen. Hori kopuru polita da hobby baterako, baina ez lan profesional baterako."

Baina, aldi berean, Pol…

QR kode bidezko kanpaina arrakastatsuak egiteko zenbait aholku

1. Publikoari azalpen bat eman behar zaio QR kodeak zer diren, nola erabiltzen diren eta haien bidez zer lor dezakeen jakin dezan.


2. QR kode-formaturik hedatuena eta ezagunena erabili. QR kodeak sortzeko aplikazio guztiak ez dira berdinak. Bat gomendatzekotan hauxe gomendatuko nuke: http://www.sparqcode.com/static/maestro


3. Ez proposatu QRak eskaneatzeko edozein aplikazio. Asko arriskutsuak dira. Eskaneatzen duen QR kodeak bidera dezake erabiltzailea software gaiztoa daukan URL batera. Esate baterako, gerta daiteke URL horrek troiar bat sartzea eta telefonoa kostua duten SMS mezuak bidaltzen hastea. Eskaneatzeko aplikazio on batek segurua izan behar du. Adibide on bat hauxe da: http://www.i-nigma.com


4. Garrantsitsua da tamaina. Gutxienez 5 x 5 cm izatea komeni da. 


5. URL bat baldin bada kodetzen dena, erabil URL laburtu bat. Esate baterako Googleren URL Shortener erabiliz lor daiteke URL laburtu bat, luze batetik abiatuta.

6. QR kodeak, irakurgarria izateko, inguruan marjina garbia iza…

Kanadako liburu-denda independenteek hitzarmen bat sinatu dute Google Books-ekin

Kanadako Liburu-denden Elkarteak ofizialki azaldu du Googleren liburu-denda digitalarekin akordio batera iritsi dela. Hitzarmen horren bidez, denda horiek liburu-digitalak saltzeko denda bat, beren webguneari atxikia,  erabili ahal izango dute, Googlerekin partaidetzan. Horretarako, aski dute HTML kode bat webgune horietan eranstea, eta ez dute merkataritza elektronikoari buruzko ezagutzarik behar.  Abian jarri eta laster, Google Booksek lehenbiziko akordioak egin zituen unibertsitateetako liburu-dendekin eta MacNally Robinson kateko liburu-dendekin. Liburu-denda asko beste hainbeste egitea eskatzen ari ziren, aukera hori beren bezeroei eskaini nahi zietelako, haiek ebookak beren ohiko liburu-dendan eros zitzaten.  Google eBooks 2010eko abenduan jarri zuten abian 3 milioi ebookekin. Liburu horiek hodeian erosten eta gordetzen dira, nonahi eta edozein motatako irakurgailuen bidez erabili ahal izateko.

Alemaniako argitaletxe bat atzerrira mugitzea planteatzen ari da prezio finkoak saihesteko

Iturria: PublishingPerspectives


Prezio finkoaren sistema ona da liburu-denda fisikoentzat eta, beraz, baita denda horietan beren liburuak dauzkaten argitaletxeentzat ere. Baina zer gertatzen da beste profil batzuk dituzten argitaletxeekin?

Utz Verlag editorialak batez ere zientzia-liburuak argitaratzen ditu — doktorego-tesiak, txostenak, sekula liburu-denda tipiko batean jartzen ez dituenak. Herbert Utz argitaratzaileak dio prezio finkoek kalte egiten diotela bere negozioari — eta bere negozioaren parte bat atzerrira mugitzea pentsatzen ari dela, sistema hori saihesteko.

Utz-en kritika guztiz ulertzeko, Verzeichnis lieferbarer Bücher (VLB, Liburu eskuragarrien katalogoa) ere ezagutu behar da. Alemaniako merkatuan aurkitzen diren liburu inprimatuen zerrendarik osatuena da katalogo hori. Joan zen ekainaren bukaeran, Alemaniako argitaletxeen eta liburu-denden elkartearen batzar nagusiak VLB gomendatu zuen liburuen prezioen erreferentzia ofizial gisa. Lehen argitaletxeek espresuki esan behar…

Zergatik itzali behar dira telefonoak, irakurgailuak, etab., hegazkinak aireratzerakoan eta lurreratzerakoan?

Arrazoi bat baino gehiago dago horretarako:



Pizturik dagoen telefono batek hegazkinaren elektronikan interferentziak eragiteak oso probabilitate txikia du, baina gerta liteke.Magaleko ordenagailuak, tabletak eta horrelakoak ez eskuetan izateko arrazoia beste bat da: balaztatze bortitz batean jaurtigai arriskutsuak bihurtuko liratekeela.Ez da komeni bidaiariek, entzungailuak belarrietan dituztelako, tripulazioak egiten dizkien oharrak ez entzutea.

Luxenburgon ebookek % 3ko BEZa izango dute aurrerantzean

Luxenburgoko Domeinuen Erregistroaren Administrazioak aditzera eman duenez, liburu digitalek herrialde hartan % 3ko BEZa izango dute aurrerantzean, paperezko liburuei ezartzen zaiena berbera. Orain arte liburu digitalei % 15eko BEZa zegokien.Kontuan izanik Europan BEZa saltzailearen herrialdearen arabera aplikatzen dela eta ez eroslearen herrialdearen arabera, erabaki horrek garrantzi handia izan dezake. Izan ere, Europako beste herrialde guztietan ebooken BEZak askoz altuagoak dira, hasi Frantziako % 7tik eta Suediako % 25era bitartekoak.


BEZa horren altua izatea da ebookak Erresuma Batuan AEBn baino aurrerapen txikiagoa egin izanaren arrazoietako bat, hain zuzen.


Bi ondorio izan ditzake Luxenburgok harturiko erabaki horrek:



Liburu digitalek paperezkoei egingo dieten lehia gogorragoa izango dela.
BEZ apala duten herrialdeek errazago salduko dituztela ebookak altua dutenek baino.Adibidez, Espainian ebook baten prezioa BEZik gabe 20 € baldin bada, % 18ko BEZa erantsi ondoren, publikoarentz…

Frantziako senatuak merkatuan eskuragarri ez dauden tituluen digitalizazioari buruzko lege-proiektua onartu du

Lege-proiektu horren helburua XX.mendean copyright pean argitaratu ziren eta gaur egun merkatuan eskuragarri ez dauden tituluak digitalizatzea ahalbidetuko lukeen lege bat aurrera ateratzea litzateke. 


Titulu horiek dagoeneko ez dituzte berrargitaratzen garai batean kaleratu zituzten editorilalek eta ez daude eskuragarri ohiko zirkuitu komertzialetan.  Frantzian 500.000 eta 800.000 bitartekoa izan liteke egoera hori duten tituluen kopurua. 


Lan horiek digitalizatuko balira, eskaintza zabaldu egingo litzateke irakurleentzat, eta liburuek bigarren bizitza komertzial bat izan lezakete. Hori, ordea, ezinezkoa da gaur egungo legediaren arabera, ez dagoelako garbi obra horien bertsio digitalaren jabegoa norena litzatekeen. Izan ere, editorialek formatu digitalari buruzko zehaztasunik ez dute ipini izan kontratuetan oraintsu arte. Horregatik, lan horien eskubide digitalak egileek alde batetik eta argitaletxeek bestetik beretzat eskatzen dituzte.


Titulu bat eskuragarri noiz ez dagoen ere eztabai…

Liburuaren merkatua larri dabil Suitzan

Iturria: SwissInfo.chLiburuaren merkatua garai zailak bizitzen ari da Suitzan, krisiagatik, libera suitzarra sendo dagoelako, merkataritza elektronikoaren eta liburu digitalaren eraginez. Profesionalek prezio finkoan eta espezializazioan dituzte jarriak esperantzak.
«Gure negozio-zifra jaitsi egingo da aurten, hirugarren urtez segidan, eta galerak askoz handiagoak dira txikizkako salmetaren beste sektoreetan baino». Baieztapen larri hori Suitzako alemanezko liburu-denden eta editoreen elkartearen (SBVV) Daniel Landolf zuzendariarena da.



Hark dioenez, liburuaren sektorearen krisiak arrazoi bat baino gehiago du. Libera suitzarra, deskontu-kateen presioa eta Suitzako alemanezko liburuen merkatuan 2007 arte indarrean egon zen prezio finkoa desagertzea. Liburu digitala indarrean igotzeak ere badu zerikusirik salmentak jaistearekin. Argi eta garbi, liburuaren merkatua egitura-aldaketa sakonen mehatxupean dago. 
«Imajina litezkeen arazo guztiak ditugu» dio aurten Basileako liburu-azokan standa…

Hachette-ren barne-txostena argitaletxeen zereginaz

Hachettek etxe barrurako soilik zuen eta zirrikituren batetik ihesi joan zaion txosten batek argitaletxeen zereginaz argitalpen-munduko erraldoi horretan pentsatzen dutena argitzen digu. Nik uste dut argitaletxeek oro har sinatuko luketela hor esaten dena. Hona hemen zer dioen txosten horrek: “Auto-argitalpena” ez da izen egokia. Argitaratzeak konpromiso multzo konplexua eskatzen du, bai agertokiaren gibelaldekoa eta baita jendaurrekoa ere. Banaketa digitala – jende askok adierazi nahi dutena auto-argitalpena esaten dutenean – liburua merkaturatzeko eta publikoari ezagutarazteko osagaietako bat besterik ez da. Zerbitzu osoa ematen duen argitaletxea den aldetik, Hachette Book Group-ek (HBGk) autoreei zerbitzu multzo zabala eskaintzen die: 1. Artatzea (Curator): talentua bilatzen eta elikatzen dugu: • Merkatuan nabarmentzera doazen autoreak eta liburuak identifikatzen ditugu. HBGk ahots berriak edireten ditu eta aipagarriak gainerakoetatik bereizten ditu. • Lankide gisa jarduten dugu e…

RFID etiketak bai ala ez liburutegietan

Image
Zer da RFID teknologia?

RFID (Radio Frequency Identification) teknologiaren bidez zirkuitu integratu batetik irakurgailu batera informazioa igor daiteke, uhin elektromagnetikoen bidez. RFID etiketak txikiak eta arinak dira eta erraz txerta daitezke ia edozein produktutan. Liburuetan jartzen direnean paperezko substratu bat izaten da euskarria



RFID etiketa

Teknologia horrek funtziona dezan hiru osagai behar ditu: informazioa gorderik duen etiketa, irakurgailua eta datuak interpretatuko dituen softwarea.


Zertako erabiltzen da RFID teknologia liburutegietan?


Hainbat xede izan ditzake RFID teknologiak liburutegi batean:
Irakurle batek mailegutan liburu bat hartzen duenean, gertaera hori datu-basean erregistratzea. Horretarako aski da liburua RFID irakurgailu bati hurbiltzea.
Horren antzera, irakurleak mailegutan hartu zuen liburua itzultzen duenean ere, gertaera hori datu-basean erregistraturik geratuko da, liburua irakurgailura hurbiltzen denean.
RFID teknologiak liburutegiei ekarri dizkien aurr…

Liburu digitalak aldi berean ziurgabetasuna, abagunea eta mehatxua dakartza

Reuters-ek antolatu duen Sommet Global Media 2011n argitalpen-munduko hainbat eragilek liburu digitalaren inguruan dituzten kezkak, itxaropenak eta iritziak azaldu dituzte. Hachette Livre-ko Arnaud Nourry-k zioen 2012an Frantzian ebookaren posizioa xumea izango dela. Izan ere, Frantziako irakurleek ondo errotua dute paperezko liburuak irakurtzeko ohitura, eta horrek lasaitzen ditu neurri batean.


Penguin-eko John Makison zuzendari nagusiak zioen, berriz, inoiz ez dela orain bezain zaila izan hamabi hilabeteren buruan sektorea non izango den asmatzea.


Bistan da Atlantikoaren bi ertzetan ez direla gauzak berdin ikusten, liburuen digitalizazioaz denaz bezainbatean. Haatik, Frantzian orain bizi duten egoerak duela hiru urte AEBn bizi zutenaren antz handia du.


Gaur-gaurkoz Frantzian liburuak batez ere liburu-dendetan saltzen dira eta ebookak merkatuan duen pisua % 1ekoa da. Beraz, gainerako % 99a paperezko liburuek osatzen dute eta hauen % 90 liburu-denda fisikoetan saltzen dira.


AEBn bestela…

Virgin Megastoreren presidenteak dio liburu digitalaren eztanda datorrela

Image
Cybook Oddyssey eta Kindle irakurgailuak eskaintzen hasi zirenetik aste batzuetara, Jean-Louis Raynard, Frantziako Virgin Megastoreko presidenteak adierazpen batzuk egin ditu liburu digitalen merkatuaz.


Frantzian 30 liburu-denda dituen Virginek bi estategia konbinatu ditu: batetik ingurune itxia aukeratu du eta formatu aldetik, aldiz, EPUB estandarra aukeratu du.


Hona hemen adierazpenak frantsesez:



QR kodeek arrakasta izateko zenbait baldintza

QR kodeak modan daudelako jartzeak ez du zentzurik. Helburu jakina behar dute eta gainera ikusleen psikologia kontuan hartu behar da haiek erabiltzeko. Lehenik eta behin ulertu behar dugu zergatik onartzen dituen jendeak teknologiak ekartzen dizkigun nobedade batzuk eta zergatik ez dituen aintzakotzat hartzen edo arbuiatzen dituen beste batzuk.
Jendeak zerbait onartuko du baldin eta onuraren bat dakarkiola uste badu, bestela ez. Posta elektronikoak eta sakelako telefonoak izan duten arrakasta ez zuten izango baldintza hori gabe. Halere, kontuan izan behar da baldintza hori beharrezkoa dela baina ez nahikoa. Bada beste ezinbesteko baldintza bat: erabiltzeko erraztasuna. 
Hortaz, QR kodeek, arrakasta izango badute, onuraren bat eskaini behar diote erabiltzaileari eta gainera erabilerrazak izan behar dute. Alferrikakoa da QR kodeak kanpaina batean erabiltzea, erabiltzaileari argi eta garbi adierazi gabe zer ematen duten eta nola erabiltzen diren. Hauek dira eman beharreko argibideak:
- N…

Hasi da Espainian handien arteko borroka, ebooken merkatua konkistatzeko

Espainian ebooken merkatuak hasiera motela izan du, eskuragarri egon den katalogoaren urritasunak, ebookak erosteak izan dituen konplikazioek eta % 18ko BEZak kontsumitzaileak uxatu egin dituztelako, erakarri ordez. Gauzak asko aldatu dira, ordea, azken asteotan, zenbait irakurgailu kaleratzearekin batera. 


Askorentzat albisterik aipagarriena amazon.es webguneak Kindle liburu-denda, espainierazko 22.000 titulu eta katalanezko, galegozko eta euskarazko beste hainbat titulu eskaintzen dituena, abian jartzea izan da. Hor Kindle irakurgailua 99 €-an dute salgai.
Espainia bertako liburu-industriako erraldoiak ere oraintxe sartu dira lehian. Horrela, Casa del Libro liburu-denden kateak bere Tagus irakurgailua atera zuen azaroaren 23an.


Tagusak sei hazbeteko pantaila eta Wifi konektibitatea ditu, eta barruan Real Academia Españolaren hiztegia eta 2011n Planeta saria irabazi zuen Javier Mororen El imperio eres tú eleberria eramango ditu. Tagusaren bidez 60.000 eskura daitezke, nahi adina titulu …

Penguin-en zuzendari nagusiak hodei beltzak ikusten ditu etorkizun hurbilean

Penguin-en zuzendari nagusi John Makinson-ek, duela gutxi galdetu diotenean zer ikusten duen etorkizun hurbilean, hauxe erantzun zuen “hodei beltzak”.

Makinson-en kezkak teknologia-munduko erraldoiak ebooken saltzaile ahaltsu bihurtzean eta horrek liburu-denda fisikoak kolokan jartzean ditu erroak. Hori gertatzen ari da Makinsonek egoitza duen Erresuma Batuan, bere ardurapekoa den AEBko merkatuan eta beste leku guztietan. 


Orain arte, zioen, merkatuaren eragile nagusia eskaintza izan da eta ez eskaria. Orain dela 15 urte arte, nekez sal zitekeen liburu-dendetako apaletan ez zegoen liburu bat. Oraingo argitaldari indartsuenak liburu-dendetako apaletan liburuak jartzeko gaitasunak eraman zituen gailurrera. Baina orain merkatuan gertatzen ari diren aldaketak ezin dituzte argitaletxeek kontrolatu. 


Ebooken salmenten estatistikek adierazten dute, 2007an Amazonek Kindlea kaleratu zuenez geroztik, eguberritan eta ondoko pare bat hilabetean izaten dela urteko goranzko jauzi nagusia. Horrekin bat…

Mac Graw-Hill argitaletxea nola ari den QR kodeak baliatzen

Image
McGraw-Hill editorialak argitaratu berria duen “The Zappos Experience”, tituluan QR kodeak txertatu ditu 15 kapitulutan. Horren helburua irakurleei multimedia edukiak eskuratzeko aukera ematea da, hala nola autoreari egindako elkarrizketa baten bideoa ikusteko, telefono aurreratu baten kamera QR kode horietako batera zuzentzen dutenean. Irakurleak, eduki horiek ikusteko, erregistratu egiten dira. Horrela editorialak banan-banan ezagutzen ditu multimedia eduki horiek ikustea aukeratzen duten irakurleak, bere marketineko datu-basean ditu eta haiekin zuzeneko harremanak izateko aukera du.  Argitaletxea joan daiteke bezeroen interesei buruzko informazioa biltzen eta informazio horren arabera bideratuko dizkie marketineko kanpainak.  Esaten dutenez, irakurleen % 20k eskaneatzen ditu QR kode horiek batez beste eta kasurik txarrenean ere % 4k. Hori izugarri da Facebook-eko esteketan klik egiten dutenen % 0,2 baino gutxiagoaren aldean QR kodeekin gaur egun egiten dutena luzaro gabe irudien ezagut…

Erresuma Batuko hiriguneetan liburu-dendak urritzen ari dira

Ekonomiaren beheraldiak gogor astindu ditu Erresuma Batuko hiriguneetako dendak eta partikularki liburu-dendak. Egia da, ordea, denda asko itxi diren bitartean "dena libera batean" motako dendak eta outletak ugaritu egin direla, beste dendek uzten zituzten hutsuneak betez. Horrelako 3.005 denda zeuden urriaren bukaeran 487 hirigunetan, The Daily Telegraph-ek eskaturik egindako azterketa batek erakutsi duenaren arabera. Leku horietan berberetan 2.705 liburu-denda zeuden garai horretan. Liburu-dendek hamarkada bat daramate supermerkatuen eta Interneteko saltokien lehia nozitzen.