Posts

Showing posts from October, 2010

Olentzerok jengibrezko galleta ekarriko ote digu?

Jengibrea Zingiber officinale landarearen errizoma da. Besteak beste, sukaldaritzan erabiltzen da; konkretuki galleta eta pastelei zapore berezi bat emateko. Zapore hori duten galletak dira jengibrezko galletak. Halere, ez nator gozogintzaz mintzatzera, Googlek, dirudienez, Eguberritarako aurkeztuko duen berrikuntza batez baizik. Izan ere, Gingerbread deitu dio Googlek Android sistema eragilearen hurrengo bertsioari. Ez dakigu oraindik Gingerbread guztiz bertsio berria izango den, Android 3.0 alegia, edo aurreko bertsioaren azpibertsio bat, hau da Android 2.3. Itxuraz, laster dator Gingerbread. Hori adierazten duela ematen du Googlek Mountain View-ko egoitza nagusiaren aurrean ipini duen irudiak. Aurreko bertsioak atera aurretxotik ere haiei zegozkien irudiak jarri izan dituzte leku horretan. Bertsio horrek hoanko ezaugarri hauek izango ditu: WebM formatuko bideoak Kopiatu/itsatsi funtzioak Sare sozialetarako egokitua eta agian hauek, besteak beste: And

Pantaila elektrofluidiko berriek kolorea eta bideoa eskain dezakete bateria gutxi kontsumituz

Image
Pantaila elektrofluidiko berriek kolorea eta bideoa eskain dezakete bateria gutxi kontsumituz Orain arte kaleratu diren tinta elektronikozko pantailak zuri-beltzezkoak izan dira eta geldoegiak bideoa erakusteko. Kristal likidozkoek ez dituzte ahulezia horiek, baina bateria agudo ahitzen dute. Cincinnatiko Unibertsitateak eta Gamma Dynamics izeneko enpresa sortu berriak akats horiek ez dituen pantaila mota bat aurkeztu dute. Hori bakarrik ez; gaur egungo tinta elektronikozko pantailek baino hobeto islatzen du horrek inguruko argitasuna. Likido koloreztatu bat orri islatzaile baten aurrealdera eta atzealdera zulotxo batzuetan zehar elektrizitatearen bidez mugiaraztean oinarrizten da erabili duten teknologia . Aspaldi zegoen asmakuntza hori patentatua, baina orain lortu da industrialki ekoiztea, kristal likidozko pantailak ekoizteko erabiltzen den ekipamendu berberarekin, hau da, inbertsio berririk egin gabe. Hori egin ahal izateko, funtsezkoa izan da DuPont enpresak garatu duen film berr

Europar Batasunaren laguntza-deialdiak hizkuntza-teknologiak eta enpresen internazionalizazioa bultzatzeko

Europako Batzordeak 1980ko eta 1990eko hamarkadetan ahalegin handi samarrak egin zituen itzulpen automatikoa eta itzulpen-memoriak garatzen laguntzeko eta teknologia horiek bere itzulpen-lanetan erabiltzeko. Hortik aurrera motelaldi bat izan du arlo horretan, baina orain berriro gauzak mugitzen ari direla dirudi. Izan ere, beharrak handitu egin baitira: Europar Batasunean beste hamaika hizkuntza ofizial gehiago dira orain eta globalizazioak ere beharrak handitu egin ditu. Jadanik ezin da esan ingelesa amarauneko lingua franca denik, asko handitu direlako beste hizkuntza batzuetan dauden edukiak, ingelesaren pisua eduki guztien % 29raino jaitsaraziz. Europar Batasunean merkataritza elektronikoz baliatzen diren hiru erosletik bik bere hizkuntza propioan egiten dituzte erosketak. Horrek zalantzan jartzen du merkatu-batasuna eta edukien irisgarritasuna. Arazo horien aurrean, laguntzak areagotu beharra ikusirik, txosten bat argitaratu da, Multilingualism: an asset for Europe and a shar