Argitalpen-industriaren leloa: esperimentatu, ikasi eta egokitu

Azaroaren 30ean, Londresen FutureBook konferentzia izan zen. Iaz izan zuen lehenbiziko edizioa ekitaldi horrek eta aurten bigarrena izan du. Sektoreko 400 pertsona inguru bildu ziren. Hona hemen han azaldu diren ideien laburpena:
  • e-booken hazkundea espero zena baino motelakoa izan da Erresuma Batuan.

  • Une honetan argitalpen-industrian diharduten enpresek, estrategia egokia zehazteaz aparte, aldaketaren kultura landu behar dute etxe barruan. Hala ere, enpresa askorentzat arazo handia da, gauzak norantz joango diren garbi ez dagoen une honetan, ikasi ahal izateko, dirurik sortzen ez duten esperimentutan jardutea.

  • Erresuma Batuan, musikaren industrian, albumen salmentaren %85 disko fisikoetan egiten da eta singleak, aldiz, ia erabat euskarri digitalean saltzen dira. Paperezko liburuak, seguru asko, ez dira inoiz erabat baztertuko.

  • Prezioak jaistea ez da nahitanahiez legez kanpoko deskargak desanimatzeko eragingarria.

  • DRMek gogaitu egiten dute jendea eta ez dira eragingarriak pirateriaren aurka, beraz, zer egin?

  • Galdera nagusia hauxe da: nola lortuko dituzte diru-sarrerak argitalpen digitalek?

  • Google Editions abian izango da eguberriak baino lehen AEBetan.

  • Produktu interesgarriak aurkeztu ziren, hala nola: The Elements. Produktu horren 150.000 ale salduak ditu TouchPress enpresak 14 $-etan. Beste produktu bat ere laster kaleratzekoa du, eguzki-sistemari buruzko Solar System. Produktu horiek Faber & Faber argitaletxearekin lankidetzan garatu dituzte.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?