Posts

Showing posts from December, 2010

Testuliburuen argitaletxeak eta eduki aberatsak

Keith Hampson , irakasle kanadarraren artikulu batetik harturiko zenbait ideia: Testuliburuen industriak hainbat erronka ditu: legeriaren aldaketak, produktuak egokitzeak dakartzan kostu handiagoak, pirateria eta abar. Mehatxurik handiena, hala ere, ordezko produktuak agertzeak dakar – ekonomialarien hizkera erabiliz. Gero eta gehiago, ikastetxeetako irakasleek webean aurkitzen duten dohanikako materialera jotzen dute testuliburuen osagarri gisa, eta batzuetan baita haiek ordezkatzeko ere. Testuliburuen argitalpenaren panorama aldatu egin da, eta ez da errazagoa izango etorkizuna argitaletxe tradizionalentzat. Alabaina, industriak berreskura dezake hamarkadatan zehar hezkuntzan hain presentzia indartsua eman zion abantaila. Hori lortzeko, argitaletxeek erabaki beharra dute nola – merkatuaren baldintza berriak kontuan izanda – beren gaitasunek, markak eta azpiegiturak eman diezaieketen abantaila, merkatuan izango duten posizio berriak hezkuntzako merkatu berriaren behar

Espresso Book Machine bat instalatu dute lehenbizikoz Europa kontinentalean

Image
Espresso Book Machine eskatu ahalako inprimaketako makina, liburu bat minutu batzuetan inprimatzen, kolatzen eta azalez hornitzen duena, Europa kontinentalera iritsi da. Ia bi urte igaro dira Londresko Blackwell liburu-dendak horrelako makina bat jarri zuela. Aurten, azaroaren bukaeran, instalatu dute mota horretako makina bat, lehenbizikoz, Amsterdam-eko American Book Center liburu-dendan.     Orain probatan daukate eta 2011ko urte-hasieran hasiko dira zerbitzua eskaintzen. Espresso Book Machineren softwarea, EspressNet deritzona, On Demand Books enpresak garatua da. Horren bidez, eduki-biltegi erraldoi batera konekta daiteke makina , bezeroek milioika titulu minututan inprimaturik eskuratzeko aukera izan dezaten.    On Demand Books enpresak eta Xeroxek sinatu duten akordio baten ondorioz,  Xerox-en 4112 kopiagailu/inprimagailuaz ekipaturik doa orain Espresso Book Machine . Horrek garrantzia du, ez bakarrik sistemak ematen duen kalitatea hobetuko delako, baita Xerox-ek mundu osoan e

Argitaletxeak inoiz baino garrantzitsuagoak izango dira

McGraw-Hill Professional-en presidenteak Mashable-ko artikulu batean esana: "Web bidez norberak argitaratzearen inguruan sortu den zalaparta gorabehera, argitaletxeek are paper garrantzitsuagoa izango dute e-bookaren munduan. Eduki arruntak nonahi daude (eta doan neurri handi batean), beraz kalitate handiko eduki zaindu, editatuek — aditu-talde bat behar dutenek — ordaintzea mereziko dute.  McGraw-Hill-en, batez besteko liburu teknikoak eta kontsulta-liburuak editorez, produkzio-editorez, proba-zuzentzailez eta diseinatzailez osaturiko lantaldea behar du, liburu arrunt bat argitaratzeko. Mundu digitalean, argitaletxeen papera are handiagoa izango da, teknologia berriek oraindik erabilera- eta ikaste-esperientzia aberatsagoa eskaintzeko aukera ematen baitute. Gainera, webean zerbitzatzen den gero eta eduki-kopuru handiagoarekin, bezeroek eduki landuak eskaintzen dituzten hornitzaileak, berentzat informazioa modu efizientean biltzen eta kontestualizatzen dutenak, eta bilaketa oso

e-booketatik liburu-jokoetara liburu-aplikazioetan zehar

Image
Ipada agertu zen arte, e-bookak paperezko liburuen bertsio elektroniko hutsak ziren. Hau da, edukia berbera zen eta euskarria zen aldatzen zena. Horrek bazekartzan abantaila batzuk: liburu askorentzat leku gutxi behar izatea, sakelan liburutegi bat eraman ahal izateaedo testuan bilaketak egin ahal izatea. Aliziaren abenturak lurralde miresgarrian ereader batean. Alabaina, teknologia askoz aberastasun handiagoa eskaintzeko gai da. Wired aldizkaria iPad batean nola ikusten den begiratzea aski da horretaz ohartzeko: Wired Magazine Arrives on the iPad from Jeremy Mitchell on Vimeo . Garbi ikusten da teknologiak eskaintzen dituen baliabideak erabiliz gero, liburuaren euskarria ez ezik kontzeptua bera ere alda daitekeela eta aldatzen ari dela. Hor bada erabiltzaile arruntarentzat oharkabean pasatzen den beste aldaketa bat: iPadekoa e-book bat baino gehiago aplikazio-liburua edo aplikazio-aldizkaria da, hainbat funtzionalitate dauzkana, programazio informatikoari esker. Bide horretat

Argitalpen-industriaren leloa: esperimentatu, ikasi eta egokitu

Azaroaren 30ean, Londresen FutureBook konferentzia izan zen. Iaz izan zuen lehenbiziko edizioa ekitaldi horrek eta aurten bigarrena izan du. Sektoreko 400 pertsona inguru bildu ziren. Hona hemen han azaldu diren ideien laburpena: e-booken hazkundea espero zena baino motelakoa izan da Erresuma Batuan. Une honetan argitalpen-industrian diharduten enpresek, estrategia egokia zehazteaz aparte, aldaketaren kultura landu behar dute etxe barruan. Hala ere, enpresa askorentzat arazo handia da, gauzak norantz joango diren garbi ez dagoen une honetan, ikasi ahal izateko, dirurik sortzen ez duten esperimentutan jardutea. Erresuma Batuan, musikaren industrian, albumen salmentaren %85 disko fisikoetan egiten da eta singleak, aldiz, ia erabat euskarri digitalean saltzen dira. Paperezko liburuak, seguru asko, ez dira inoiz erabat baztertuko. Prezioak jaistea ez da nahitanahiez legez kanpoko deskargak desanimatzeko eragingarria. DRMek gogaitu egiten dute jendea eta ez dira eragingarriak pi