Posts

Showing posts from November, 2010

Houellebecq kasua. Wikipedia,Creative Commons eta Copyright

Image
Michel Houellebecq
Michel Thomas, izengoitiz Michel Houellebecq, idazle frantses ospetsu bat da. 2010. urteko Goncourt saria irabazi zuen, Flamarion argitaletxean 2010eko irailaren 4an argitaratu zuen La Carte et le territoire eleberriagatik.Eleberri horrek Jed Martin artistaren bizitza eta lana deskribatzen ditu. Houellebecq-ek ohikoa du bere eleberrietan kontzeptuez, hiriez, etab. pasarte luzeak sartzea. Hain zuzen, La Carte et le territoire eleberriaren era horretako zenbait pasartek Wikipediatik hartua dirudi. Jakina denez, Wikipediak erabiltzen duen Creative Commons lizentziak dituen eskakizunak honako hauek dira: horko edukiak erabiltzen dituenak jatorrizkoaren egilea nor den aitortzea, eta, eskakizun berberak betez gero, lan eratorriak egin ahal izatea eta baita horien ustiapen komertziala egitea ere. Houellebecq-ek Wikipediatik hartuak baldin balitu pasarte batzuk eta ez balu jatorria aitortu Creative Commons lizentzia urratua izango luke. Gehiago oraindik Houellebecq-en obra o…

Teknologia semantikoa oso gaingiroki

Zertako prestatu dudan idazki hau

Gaur egun web semantikoa, bilaketa semantikoak, teknologia semantikoa eta antzekoak hitzetik hortzera aipatzen dira, baina gehienok ez dakigu zehazki ez zer diren eta ez praktikan zertan erabiltzen diren. Panorama hori axaletik bederen argitzea izan da nire helburua.

Teknologia semantikoaren xedea

Interneten bikaletak egiten ditugunean, jasotzen dugun emaitzen kopurua izugarri handia izaten da beti. Erantzun horietako gutxi batzuk arakatzen ditugu eta beste guztiak begiratu ere gabe baztertzen ditugu, nahiz eta, again, harribitxi batzuk baztertuen artean egon. Enpresetako intraneten edo sareen barruan ere gauza bera gertatzen da. Egoera horrek ez gaitu asebetetzen, eta teknologia semantikoan dugu jarria emaitza esanguratsuagoak lortzeko esperantza.

Nahi genukeena da, edonork, informatikaria izan gabe, software egokia erabili ahal izatea, galderak modu erosoan egin eta erantzun esanguratsuak lortzeko, esan nahi baita interesatzen den informazio guztia eta …