Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

 Xplana-tik harturiko zenbait ideia
 

Edukia gero eta gehiago zatikatzea eta testuliburu tradizionalaren eredua apurtzea 

Eduki zatikaturanzko mugimendua joera indartsua izan da iTunes agertu zelarik albumez hitz egin ordez abestiez hitz egiten hasi ginenez geroztik.

Ikusten ari gara hori gero eta gehiago gertatzen ari dela hezkuntzan, gaitasun digitalek edukia erraz bereiztea eta bilduma berri pertsonalizatu/egokituak sortzeko birkonbinatzea ahalbidetzen diguten neurrian.

Gaur egun, oraindik uste dugu testuliburuak zatikatzea haiek kapituluka jartzea dela.

Hemendik bost urtera ikasmaterial guztiak nahi edo behar dugun eran birkonbina daitezkeen piezatan zatikaturik ikusiko ditugu.

Edukiak zatikatzeko eta produktu-eredu berriak sortzeko aukera ematen duten aplikazioak ugaritzea 

Gaur egun testuliburutzat daukaguna eduki konbinatua edo harpidetza bidezkoa jasotzeko marko soila den aplikazioa bihur liteke (aldizkari batzuk beren aplikazioekin egiten hasi diren bezalatsu).

Aplikazioak Interneteko eduki/funtzioen formatu gisa nagusitzen diren heinean, ikasmateriala paradigma berri horretara eraldatuko da eta produktu inprimatuek formalki atxikiak izaten dituzten ajeetako asko ez dituzte izango.

Ikasmaterialak alokatzea
Alokatze-sistemaren bidez ikasleek bi abantaila izango dituzte: kostua txikiagotzea eta ikasmateriala behar duten bitartean bakarrik eskuratu beharra.

Lizentzia/harpidetza-eredu sorta zabala izango da, kontsumitzaileek eskatzen dituzten prezio eta jabetza modu desberdinei erantzuteko Hala nola: 1) Arlo edo ikasgai mailako hileko edo ikasturteko harpidetza 2) Produktu jakinen hiruzpalau hilabeteko lizentzia laburrak 3) urteko edo etengabeko lizentzia luzeagoak.

Hezkuntzarako Baliabide-biltegi irekiak ugaritzea

Testuliburu elektronikoetarako XML formatu erkide bat garatzea, argitaletxe guztiek eta hezkuntza-arloko teknologian diharduten guztiek partekatuko dutena.
 
Hezkuntzan, multimedia eta interaktibotasuna txertatuak dituzten produktu aberastuen eredua garrantzitsua izango da.

Bi urteren buruan 100 € inguru balioko duten tablet ahaltsuak merkaturatuko dira

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?