Posts

Showing posts from 2010

Testuliburuen argitaletxeak eta eduki aberatsak

Keith Hampson, irakasle kanadarraren artikulu batetik harturiko zenbait ideia:

Testuliburuen industriak hainbat erronka ditu: legeriaren aldaketak, produktuak egokitzeak dakartzan kostu handiagoak, pirateria eta abar. Mehatxurik handiena, hala ere, ordezko produktuak agertzeak dakar – ekonomialarien hizkera erabiliz. Gero eta gehiago, ikastetxeetako irakasleek webean aurkitzen duten dohanikako materialera jotzen dute testuliburuen osagarri gisa, eta batzuetan baita haiek ordezkatzeko ere.
Testuliburuen argitalpenaren panorama aldatu egin da, eta ez da errazagoa izango etorkizuna argitaletxe tradizionalentzat. Alabaina, industriak berreskura dezake hamarkadatan zehar hezkuntzan hain presentzia indartsua eman zion abantaila. Hori lortzeko, argitaletxeek erabaki beharra dute nola – merkatuaren baldintza berriak kontuan izanda – beren gaitasunek, markak eta azpiegiturak eman diezaieketen abantaila, merkatuan izango duten posizio berriak hezkuntzako merkatu berriaren beharrei erantzutea…

Espresso Book Machine bat instalatu dute lehenbizikoz Europa kontinentalean

Image
Espresso Book Machine eskatu ahalako inprimaketako makina, liburu bat minutu batzuetan inprimatzen, kolatzen eta azalez hornitzen duena, Europa kontinentalera iritsi da. Ia bi urte igaro dira Londresko Blackwell liburu-dendak horrelako makina bat jarri zuela. Aurten, azaroaren bukaeran, instalatu dute mota horretako makina bat, lehenbizikoz, Amsterdam-eko American Book Center liburu-dendan. Orain probatan daukate eta 2011ko urte-hasieran hasiko dira zerbitzua eskaintzen. Espresso Book Machineren softwarea, EspressNet deritzona, On Demand Books enpresak garatua da. Horren bidez, eduki-biltegi erraldoi batera konekta daiteke makina, bezeroek milioika titulu minututan inprimaturik eskuratzeko aukera izan dezaten.  On Demand Books enpresak eta Xeroxek sinatu duten akordio baten ondorioz,  Xerox-en 4112 kopiagailu/inprimagailuaz ekipaturik doa orain Espresso Book Machine. Horrek garrantzia du, ez bakarrik sistemak ematen duen kalitatea hobetuko delako, baita Xerox-ek mundu osoan eskaintzen di…

Argitaletxeak inoiz baino garrantzitsuagoak izango dira

McGraw-Hill Professional-en presidenteak Mashable-ko artikulu batean esana:
"Web bidez norberak argitaratzearen inguruan sortu den zalaparta gorabehera, argitaletxeek are paper garrantzitsuagoa izango dute e-bookaren munduan. Eduki arruntak nonahi daude (eta doan neurri handi batean), beraz kalitate handiko eduki zaindu, editatuek — aditu-talde bat behar dutenek — ordaintzea mereziko dute.  McGraw-Hill-en, batez besteko liburu teknikoak eta kontsulta-liburuak editorez, produkzio-editorez, proba-zuzentzailez eta diseinatzailez osaturiko lantaldea behar du, liburu arrunt bat argitaratzeko. Mundu digitalean, argitaletxeen papera are handiagoa izango da, teknologia berriek oraindik erabilera- eta ikaste-esperientzia aberatsagoa eskaintzeko aukera ematen baitute. Gainera, webean zerbitzatzen den gero eta eduki-kopuru handiagoarekin, bezeroek eduki landuak eskaintzen dituzten hornitzaileak, berentzat informazioa modu efizientean biltzen eta kontestualizatzen dutenak, eta bilaketa oso ze…

e-booketatik liburu-jokoetara liburu-aplikazioetan zehar

Image
Ipada agertu zen arte, e-bookak paperezko liburuen bertsio elektroniko hutsak ziren. Hau da, edukia berbera zen eta euskarria zen aldatzen zena. Horrek bazekartzan abantaila batzuk: liburu askorentzat leku gutxi behar izatea, sakelan liburutegi bat eraman ahal izateaedo testuan bilaketak egin ahal izatea.

Aliziaren abenturak lurralde miresgarrian ereader batean.
Alabaina, teknologia askoz aberastasun handiagoa eskaintzeko gai da. Wired aldizkaria iPad batean nola ikusten den begiratzea aski da horretaz ohartzeko:
Wired Magazine Arrives on the iPad from Jeremy Mitchell on Vimeo.
Garbi ikusten da teknologiak eskaintzen dituen baliabideak erabiliz gero, liburuaren euskarria ez ezik kontzeptua bera ere alda daitekeela eta aldatzen ari dela. Hor bada erabiltzaile arruntarentzat oharkabean pasatzen den beste aldaketa bat: iPadekoa e-book bat baino gehiago aplikazio-liburua edo aplikazio-aldizkaria da, hainbat funtzionalitate dauzkana, programazio informatikoari esker. Bide horretatik aurrera ja…

Argitalpen-industriaren leloa: esperimentatu, ikasi eta egokitu

Azaroaren 30ean, Londresen FutureBook konferentzia izan zen. Iaz izan zuen lehenbiziko edizioa ekitaldi horrek eta aurten bigarrena izan du. Sektoreko 400 pertsona inguru bildu ziren. Hona hemen han azaldu diren ideien laburpena: e-booken hazkundea espero zena baino motelakoa izan da Erresuma Batuan.

Une honetan argitalpen-industrian diharduten enpresek, estrategia egokia zehazteaz aparte, aldaketaren kultura landu behar dute etxe barruan. Hala ere, enpresa askorentzat arazo handia da, gauzak norantz joango diren garbi ez dagoen une honetan, ikasi ahal izateko, dirurik sortzen ez duten esperimentutan jardutea.

Erresuma Batuan, musikaren industrian, albumen salmentaren %85 disko fisikoetan egiten da eta singleak, aldiz, ia erabat euskarri digitalean saltzen dira. Paperezko liburuak, seguru asko, ez dira inoiz erabat baztertuko.

Prezioak jaistea ez da nahitanahiez legez kanpoko deskargak desanimatzeko eragingarria.

DRMek gogaitu egiten dute jendea eta ez dira eragingarriak pirateriaren aurka…

Houellebecq kasua. Wikipedia,Creative Commons eta Copyright

Image
Michel Houellebecq
Michel Thomas, izengoitiz Michel Houellebecq, idazle frantses ospetsu bat da. 2010. urteko Goncourt saria irabazi zuen, Flamarion argitaletxean 2010eko irailaren 4an argitaratu zuen La Carte et le territoire eleberriagatik.Eleberri horrek Jed Martin artistaren bizitza eta lana deskribatzen ditu. Houellebecq-ek ohikoa du bere eleberrietan kontzeptuez, hiriez, etab. pasarte luzeak sartzea. Hain zuzen, La Carte et le territoire eleberriaren era horretako zenbait pasartek Wikipediatik hartua dirudi. Jakina denez, Wikipediak erabiltzen duen Creative Commons lizentziak dituen eskakizunak honako hauek dira: horko edukiak erabiltzen dituenak jatorrizkoaren egilea nor den aitortzea, eta, eskakizun berberak betez gero, lan eratorriak egin ahal izatea eta baita horien ustiapen komertziala egitea ere. Houellebecq-ek Wikipediatik hartuak baldin balitu pasarte batzuk eta ez balu jatorria aitortu Creative Commons lizentzia urratua izango luke. Gehiago oraindik Houellebecq-en obra o…

Teknologia semantikoa oso gaingiroki

Zertako prestatu dudan idazki hau

Gaur egun web semantikoa, bilaketa semantikoak, teknologia semantikoa eta antzekoak hitzetik hortzera aipatzen dira, baina gehienok ez dakigu zehazki ez zer diren eta ez praktikan zertan erabiltzen diren. Panorama hori axaletik bederen argitzea izan da nire helburua.

Teknologia semantikoaren xedea

Interneten bikaletak egiten ditugunean, jasotzen dugun emaitzen kopurua izugarri handia izaten da beti. Erantzun horietako gutxi batzuk arakatzen ditugu eta beste guztiak begiratu ere gabe baztertzen ditugu, nahiz eta, again, harribitxi batzuk baztertuen artean egon. Enpresetako intraneten edo sareen barruan ere gauza bera gertatzen da. Egoera horrek ez gaitu asebetetzen, eta teknologia semantikoan dugu jarria emaitza esanguratsuagoak lortzeko esperantza.

Nahi genukeena da, edonork, informatikaria izan gabe, software egokia erabili ahal izatea, galderak modu erosoan egin eta erantzun esanguratsuak lortzeko, esan nahi baita interesatzen den informazio guztia eta …

Olentzerok jengibrezko galleta ekarriko ote digu?

Jengibrea Zingiber officinale landarearen errizoma da. Besteak beste, sukaldaritzan erabiltzen da; konkretuki galleta eta pastelei zapore berezi bat emateko. Zapore hori duten galletak dira jengibrezko galletak. Halere, ez nator gozogintzaz mintzatzera, Googlek, dirudienez, Eguberritarako aurkeztuko duen berrikuntza batez baizik. Izan ere, Gingerbread deitu dio Googlek Android sistema eragilearen hurrengo bertsioari.Ez dakigu oraindik Gingerbread guztiz bertsio berria izango den, Android 3.0 alegia, edo aurreko bertsioaren azpibertsio bat, hau da Android 2.3. Itxuraz, laster dator Gingerbread. Hori adierazten duela ematen du Googlek Mountain View-ko egoitza nagusiaren aurrean ipini duen irudiak.


Aurreko bertsioak atera aurretxotik ere haiei zegozkien irudiak jarri izan dituzte leku horretan. Bertsio horrek hoanko ezaugarri hauek izango ditu:WebM formatuko bideoakKopiatu/itsatsi funtzioakSare sozialetarako egokituaeta agian hauek, besteak beste:Android Market musika-dendaMultimedia st…

Pantaila elektrofluidiko berriek kolorea eta bideoa eskain dezakete bateria gutxi kontsumituz

Image
Pantaila elektrofluidiko berriek kolorea eta bideoa eskain dezakete bateria gutxi kontsumituz Orain arte kaleratu diren tinta elektronikozko pantailak zuri-beltzezkoak izan dira eta geldoegiak bideoa erakusteko. Kristal likidozkoek ez dituzte ahulezia horiek, baina bateria agudo ahitzen dute. Cincinnatiko Unibertsitateak eta Gamma Dynamics izeneko enpresa sortu berriak akats horiek ez dituen pantaila mota bat aurkeztu dute. Hori bakarrik ez; gaur egungo tinta elektronikozko pantailek baino hobeto islatzen du horrek inguruko argitasuna. Likido koloreztatu bat orri islatzaile baten aurrealdera eta atzealdera zulotxo batzuetan zehar elektrizitatearen bidez mugiaraztean oinarrizten da erabili duten teknologia . Aspaldi zegoen asmakuntza hori patentatua, baina orain lortu da industrialki ekoiztea, kristal likidozko pantailak ekoizteko erabiltzen den ekipamendu berberarekin, hau da, inbertsio berririk egin gabe. Hori egin ahal izateko, funtsezkoa izan da DuPont enpresak garatu duen film berr…

Europar Batasunaren laguntza-deialdiak hizkuntza-teknologiak eta enpresen internazionalizazioa bultzatzeko

Europako Batzordeak 1980ko eta 1990eko hamarkadetan ahalegin handi samarrak egin zituen itzulpen automatikoa eta itzulpen-memoriak garatzen laguntzeko eta teknologia horiek bere itzulpen-lanetan erabiltzeko.
Hortik aurrera motelaldi bat izan du arlo horretan, baina orain berriro gauzak mugitzen ari direla dirudi. Izan ere, beharrak handitu egin baitira: Europar Batasunean beste hamaika hizkuntza ofizial gehiago dira orain eta globalizazioak ere beharrak handitu egin ditu.

Jadanik ezin da esan ingelesa amarauneko lingua franca denik, asko handitu direlako beste hizkuntza batzuetan dauden edukiak, ingelesaren pisua eduki guztien % 29raino jaitsaraziz. Europar Batasunean merkataritza elektronikoz baliatzen diren hiru erosletik bik bere hizkuntza propioan egiten dituzte erosketak. Horrek zalantzan jartzen du merkatu-batasuna eta edukien irisgarritasuna.
Arazo horien aurrean, laguntzak areagotu beharra ikusirik, txosten bat argitaratu da, Multilingualism: an asset for Europe and a shared co…

Languages & the Media konferentzia Berlinen

Languages & the Media, bikoizketa, azpititulazio, gaintitulazio, ikusentzunezkoen itzulpen eta audioen deskribapen gaiei buruzko nazioarteko konferentzia, Berlinen izango da 2010eko urriaren 6tik 8ra. "New Media — New Contexts New Translator Profiles?" izenburua izango duen gaiak baliabide irekiak, merkatu irekiak eta gizarte irekiak izango ditu aztergai, banaketa-testuinguru berriak sortzen ari baitira horiek, baita eskakizun berriak ere, lan egiteko moduetan eta langileen prestakuntzan.

Egunkariak tabletetarako jauzia egiten ari dira

Apple laster iragartzera omen doa egunkarietara harpidetzeko plan berri bat, IPadak eta antzeko tabletek argitaratzaileei irabazpide berri bat eskainiko dietekakoan, paperezko edizioen salmentaren eta publizitatearen bidez lortzen dituzten diru-sarreretan izaten ari diren jaitsieraren aurka duten borrokan.
Badirudi Applek bere App Storeren bidez salduko dituen harpidetza guztien %30 eta argitalpenen aplikazioetatik lortuko diren publizitate bidezko diru-sarreren %40 gehienez jasoko duela beretzat.
Cupertinoko enpresak harpidedunei beren datuak Applek eta argitaratzaileek partekatzeko baimena ematea edo ez ematea ahalbidetuko dien funtzio bat eskaintzeko prest agertu da. Datu horiek guztiz garrantzitsuak dira egunkari-enpresek iragarki-jartzaileak erakartzeko.
Argitaratzaileek beren bezeroen datuak nahi dituzte, datu-baseetan sartzeko eta haiek banan-banan ezagutzeko.
AEBetako estatu guztietan zabaltzen diren egunkari batzuek dagoeneko eskaintzen die iPaden erabiltzaileei aukera harpidetze…

PCetarako Blio irailaren 28an dator. Bazen garaia!

2010eko urtarrilean Las Vegas-en Consumer Electronics Show (CES) izan zenez geroztik, Blio noiz kaleratuko zen zain geunden. Handia izan baitzen sortu zuen itxaropena. Geroztik etsipena nagusitzen joana zen. Bazetorrela, bazetorrela, baina ez zen agertzen. Oraingoan badirudi benetan badatorrela.
K-NFB Reading Technology, Blio sortu eta garatu duen enpresak gaur bertan iragarri du bere aplikazioa eskuragarri izango dela doan www.blioreader.com webgunean irailaren 28tik aurrera, Windows sistema eragilea erabiltzen duten tresna guztietarako, eta iOS eta Android sistemetarako bertsioa laster kaleratuko dutela. Datozen hilabeteetan mundu mailan hedatuko dute Blio, tresna- fabrikatzaileen, denden, mugikorretako operatzaileen eta hezkuntza-erakundeen bitartez.
Blio egokia da haurrentzako liburuetarako, ikasliburuetarako, bidai gidetarako, sukaldaritza liburuetarako eta kolorea ezinbestekoa duten bestelako liburuetarako, eta, gainera interaktibotasuna ere onartzen du.
XPS formatua erabiliz pape…

Adobe ebooken DRMa biguntzera doa

Adobe Content Server 5ek aukera emango du ebook enkriptatuak pasahitzez babesteko.
Indarrean dagoen Adobe Content Server 4k aukeran uzten die argitaletxeei beren ebookak enkriptatzeko edo ez enkriptatzeko. Erosleek, berriz, gehienez 12 tresna aukera ditzakete, 6 ordenagailu eta 6 eskuko tresna, ebooken irakurgailuak eta telefono aurreratuak barne, enkriptazioz babesturiko ebookak irakurtzeko.
Kopuru horren xedea kontsumitzaileei erositako ebookak tresna batetik bestera garraiatzeko aukera ematea da.
Content Server 5ek aukera emango du ebookak Adobe ID kontu bati atxikitzeko. Erabiltzaileek, liburu bat ireki eta edozein tresnatan irakurri ahal izateko, erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu beharko dituzte hor.
Horrek esan nahiko du, noski, Adobe ID eta pasahitz krakeatuak izan litezkeela eta ebook horiek pirateatzeko arriskua izango dela.
Nolanahi ere bertsio berriarekin argitaletxeek aukera izango dute enkriptazio zorrotza edo biguna erabiltzeko.

Encyclopaedia Britannica-k eskoletarako aplikazioak atera ditu

Image
Encyclopaedia Britannica-k mugikorretarako aplikazioak iragarri ditu iPhone, iPad, eta iPod Touchetarako, ikasleei eskoletan ohikoak diren hiru gai era dibertigarri eta erakargarrian irakasteko diseinatuak.
Hiru aplikazioak—Sumendiak, Dinosauroak, eta Antzinako Egipto—8-14 urte bitarteko ikasleei zuzenduak dira. Horiek izango dira Britannicak erdiko mailetako haurrei, eskolako gai nagusiak modu erakargarri berrien bidez, gogokoenak dituzten tresna digitalak erabiliz, ikasteko eskainiko dien bilduma bateko lehen tituluak.
Aplikazio bakoitzak informazio fidagarria haurren adinerako egokiak diren jokoekin osaturiko konbinazio aberatsa sortzen du, gaiari tratamendu luze-zabala ematen diona.

Gai bakoitzaren alderdi nagusiez ikuspegi orokorra ematen duten Britannicako editoreen artikuluez aparte, plaken tektonikaz, dinosauruen munduaz, Egiptoko dinastiez, esate baterako, aplikazio bakoitzak baditu hainbat multimedia elementu, mapak, puzzleak, argazkiak, bideoak, narraziodun diapositiba-aurke…

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Xplana-tik harturiko zenbait ideia


Edukia gero eta gehiago zatikatzea eta testuliburu tradizionalaren eredua apurtzea
Eduki zatikaturanzko mugimendua joera indartsua izan da iTunes agertu zelarik albumez hitz egin ordez abestiez hitz egiten hasi ginenez geroztik.
Ikusten ari gara hori gero eta gehiago gertatzen ari dela hezkuntzan, gaitasun digitalek edukia erraz bereiztea eta bilduma berri pertsonalizatu/egokituak sortzeko birkonbinatzea ahalbidetzen diguten neurrian.
Gaur egun, oraindik uste dugu testuliburuak zatikatzea haiek kapituluka jartzea dela.
Hemendik bost urtera ikasmaterial guztiak nahi edo behar dugun eran birkonbina daitezkeen piezatan zatikaturik ikusiko ditugu.
Edukiak zatikatzeko eta produktu-eredu berriak sortzeko aukera ematen duten aplikazioak ugaritzea
Gaur egun testuliburutzat daukaguna eduki konbinatua edo harpidetza bidezkoa jasotzeko marko soila den aplikazioa bihur liteke (aldizkari batzuk beren aplikazioekin egiten hasi diren bezalatsu).
Aplikazioak Interneteko edu…

Iparrorratza Bloglines-etik Blogger-era

2005eko apirilean hasi nintzen blogari gisa Bloglines tresna erabiliz. 2010eko irailaren 11n jakinarazi didate Bloglines itxi egingo dela urriaren 1 ean. Bere muga guztiekin baliagarria gertatu zait tresna hori. Nolanahi ere, espero dut Blogger-era aldatzeak abantailak besterik ez dituela izango. Ea asmatzen dudan azken bost urte eta bost hilabete hauetako lana hona ekartzen.